Posts

Showing posts from February, 2016

Teknologia hezkuntzan. Egoera eta joerak

Teknologia asko hedatu da gure ikastetxeetan azken urteotan. Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak Ikastetxeetan . 2014/15 Ikasturtea txostenean dioenez, 2,46 ikasleko ordenagailu bat dago, eta ikasleek erabiltzen dituzten ordenagailuen % 98,25 Internetera konektaturik daude. Hezkuntzan erabiltzen den teknologia ez da, ordea, ordenagailuetara mugatzen. Ondoko pasarteetan errepaso txiki bat egingo diegu makina horiez baliatuz hezkuntzan erabil daitezkeen teknikei. Ikaskuntza pertsonalizatua Tresna digitalek, softwareak eta ikaskuntza-plataformek hezkuntza ikasle bakoitzaren beharretara, ikasteko estiloetara, gainditu beharreko gabezietara, zaletasunetara egokitzeko aukera paregabea eskaintzen dute.  Abagune horietaz baliatzeko kontuan izan beharreko irizpideek lau oinarri hauek dituzte: Ikasle bakoitzak dituen trebetasunak, gabeziak, zaletasunak eta helburuak jasotzen dituen fitxa bat presta...