Iturria: Nature Psikiatrian ez dago beste espezialitate batzuetan erabili ohi diren proba kliniko objektiboen modukorik. Alabaina, IBMk, Columbia Unibertsitateko Zentro Medikoak eta Hego Amerikako ikertzaile batzuek garatu duten programa informatiko batek, hizketa automatikoki analizatuz, iragar dezake eskizofrenia-krisi bat arriskua duten gazteengan. Eskizofrenia duten pertsonek hizketan asaldura arinak dituzte, are lehen aldiz psikosia garatu aurretik. Programa informatiko horrek simulatzen du nola ulertzen duen giza garunak elkarrizketen trankripzioetan erabilitako hizkuntza. 34 pertsonarengan hizketako esaldi batetik hurrengora esanguraren jarioa moteltzea eta hizketaren konplexutasunaren markatzaile gramatikalak aztertuz lortu dute gero psikosia garatu zuten bost pertsonak identifikatzea. Esperimentuaren helburua zen, berbaldien analisi automatikoa eta ikaskuntza automatikoa konbinatuz, agertuko ziren psikosi-krisiak aldez aurretik igartzea psikosi-arriskua duten gazt...