Amaraunaren bilakaera irakaskuntzan
Dagoeneko hamarkada bat pasatxo igaro da Internet irakaskuntzan erabiltzen hasi zenetik. Denbora horretan gauza asko aldatu dira eta oraintxe bertan ere ari dira aldatzen: Interneterako konexioa orokortu egin da ikastetxeetan eta familietan Iturria: Eustat Konexio motak hezkuntza arloan EAEn (%tan) Modema RDSI ADSL 5,3 8,6 81,7 Iturria: Eustat Ia gazte guztiak Interneten erabiltzaileak dira EAEn 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 96,3k erabiltzen du Internet ( Iturria: Eustat) Lehen erabiltzaile gehienak pasiboak ziren, baina orain asko dira blogen edo sare sozialen bidez aktiboki parte hartzen dutenak Web 2.0k aukera ematen die erabiltzaileei interakzioan eta lankidetzan jarduteko. Lehen erabiltzaileak ikusle soilak ziren. Web 2.0k irakasleei aukera ematen die ikasleekin lan egiteko modu berriak erabiltzeko eta ikasleak ohituta daude tresna horiek erabiltzen. Horren ondorioak bi motatakoak dira: on...