Posts

Showing posts from October, 2011

Amazon autoreekin zuzenean tratuan hasi da argitaletxeak bazter utziz

Iturria: The New York Times   Amazon.com -ek pentsatu du irakurleek ez dutela liburu-denden beharrik. Orain idazleak animatzen ari da beren argitaletxeak alde batera uztera. Amazon-ek 122 liburu argitaratuko ditu aurtengo udazkenean, hainbat generotakoak, bai paperean eta baita e-book formatuan ere. Amazonek, bere hornitzaile nagusiak d iren New Yorkeko argitaletxeekin zuzeneko lehian, ezarriko duena txikizkako saltzaileen argitalpen-programa hasi berriaren bizkortze harrigarria izango da .   Argitalpen-arloan eskarmentu handia duen Laurence Kirshbaum-ek zuzendutako lerro nagusi bat jarri du, bere markaren pean fikziozko eta ez-fikziozko tituluak kaleratzeko. Lehenbiziko kontratua autolaguntzako tituluen egile Tim Ferriss-ekin sinatu du. Joan zen astean Penny Marshall aktore eta zuzendariaren oroitzapenak  800.000 dolarren truk e  iragarri zituela  esan zuen kontratua gertutik ezagutzen duen pertsona batek. Argitaletxeek diote Amazon erasokor ari dela bere ...

Europako Batzordean liburu digitalen gaiaz arduratzen den Neelie Kroes-en hitzaldia Frankfurten

Frankfurt-eko Liburu-feriaren irekiera-hitzaldia, Europar Argitaletxeen Federazioaren ordezkari  eta kideen aurrean egina. Frankfurt, 2011ko urriak 13 Jaun-andreok Eskerrik beroenak eman nahi dizkiot Europar Argitaletxeen Federazioari, hain entzule ospetsuen aurrean hitzaldia egitera gonbidatu nauelako. Liburuek lagundu egiten diote Europako gizarteari, kultur eta politika-ideiak zabalduz, aurkikuntza intelektualak kontserbatuz, edo, besterik gabe, entretenimendu adimenduna eskainiz. Baina liburuaren forma ez da gauzarik inportanteena; marmeladak axola du, ez potoak. Mundu zabalean, liburu mota adina irakurle mota daude. Teknologia berriak irakurle horiengana guztiengana iristeko aukera ematen digu: hainbat negozio-eredu eskaintzeko egokituagoak konta ezin ahala beharri, hasi ikertzaile akademikoenetatik eta inoiz edo behin hondartzan irakurtzen duen irakurlearenetarainokoei. Trantsizio digitalak iraul dezake informazioa eskuratzeko dugun modua. Eta irakurtzeko beste era batzuk a...

Pirateria digitala ebookaren munduan

Iturria: Daily News 2011-10-15 Liburu elektronikoak onespena irabazten ari direlarik, argitalpen-mundua liburu digital piraten mehatxuari borroka egiten saiatzen da, musikaren industria garai batean legearen kontrako deskargen aurka saiatu zen bezalatsu.  Munduko liburu-feriarik handiena [Frankfurtekoa] bisitatu duten AEBko eta Erresuma Batuko argitalpen-arloko adituek esan dute ebooken lapurreta nekez desagertuko dela, baina arazo maneiagarria dela, eta zaintza eta ekintza dagoeneko abian direla. Ebooken irakurgailuak --Amazonen Kindle eta Appleren iPad, esate baterako--liburu digitalen eskaria bizkortzen ari direla, eta hauek AEBn liburu-salmenta guztien %20 egiten dutela, esan zuen argitalpen-zerbitzuak ematen diharduen Bookmasters konpainiako Claire Holloway-k. "Hiritar normal, batezbesteko, prestuei bide zilegi bat ematen badiezu zure materiala eskuratzeko, seguru asko zilegiki eskuratuko dute, jende gehienak ez du lapurtzeko asmorik", esan zuen. Hala ere, liburu baten z...

Paradigma-aldaketa Alemaniako argitalpen-munduan?

Amanda DeMarco-k, Frankfurt-eko Feria dela eta PublishingPerspectives-ek argitaratzen duen buletinean urriaren 14an argitaraturiko artikulua euskaraturik. Alemaniako liburu-denda katerik handiena den Thaliak Alemanian e-book salmentan liderra den textunes enpresa sortu berria erosi du berrikitan, bere negozioa dibertsifikatzen ahalegindu ostean, paradigma-aldaketa bilatu nahian.   Berlinen egoitza duen textunes-ek bereizgarri  sozialak dituen irakurketa-softwarea  hainbat plataformatarako  eskaintzen du eta e-booken denda bat eramaten du. Alemanian e-booken negozioan hamar konpainia garrantzitsuenen artekoa da textunes; herrialde hartako e-booken merkatuaren %7-%8ko salmenta-kuota du. Enpresa sortu berri hori berrikitan Alemaniako liburu-denda katerik handiena den Thaliak erosi du, ezagutzera eman ez duten prezio batean, hainbesteko anbiziorik gabe jaio zen enpresa sortu berriaren gorakada geraezina  horrekin areagotuz. 2008an Simon Seeger [textunesen s...

Frankfurteko Ferian copyright mota berri bat aurkeztu dute

Lois Bray, Copyright Licensing Agency-ko Marketin-komunikazioetarako exekutiboak Frankfurteko Feria dela eta, Publishing Perspectives-ek argitaratzen duen buletinean, urriaren 12an, argitara emandako artikulua euskaraturik. Aro digitalean, argitaletxeak gero eta gehiago kezkatzen ditu beren sareko edukia babestu ahal izateak. Frankfurten plazaratu den copyright ikono digital berriak ekarriko ote du soluzioa? Datozen bost urtetan, eztabaida handiak izango dira formatu digital berriez: hasi iPad aplikazioetatik eta liburu hibridoetaraino. Ez da zalantzarik aro dinamikoa dela hau argitalpen-industriarentzat. Alabaina, eztabaida azpimarratuko duen galdera nagusi bat geldituko da: aro digitalean, zer urrats egin ditzakete argitaletxeek,  beren edukia babesteko eta beren negozioaren etorkizuna segurtatzeko? Ingurune digitalean, "argitaratzaileak" nonahi daude. "Dohainikako" eduki digitala ugaritzeak izugarrizko eragina izan du erabiltzaileek edukiaz oro har eta ze...

Argitaletxeetako mentalitatea eta digitalizazioranzko bidea

Iturria: O'Reilly Radar Frankfurt-eko Tools of Change for Publishing konferentzian Timo Boezeman editoreak esan du digitaleranzko trantsizioan argitaletxeek teknologiaren eta negozioaren panorama aldatzeak dakarzkien erronkak baino haratago, badutela funtsezko arazo bat: beren mentalitatea. Ondoko elkarrizketan Boezeman-ek lurraldeei atxikitako eskubideak, abagune teknologikoak eta DRMak aipatzen ditu, baina esaten du argitaletxeek lehenik eta behin onartu behar dutela "aldaketa beharrezkoa dela."  Zein da argitaletxeek gainditu behar duten eragozpenik handiena digitaleranzko trantsizioan? TB:  Transtsizioan duten oztoporik handiena mentalitatea da. Argitalpena industriarik zaharrenetako bat da eta orain analogikotik digitalerako transtsizioari aurre egin beharrean aurkitzen da, musikaren industriak izan zuena baino bi bider lasterragoa gertatzen ari den trantsizio bati hain zuzen. Herbehereetan nire inguruan ikusten ari naizena da --eta ez dakit AEBn gertatzen dena ...

Siri, iPhone 4Sren ahots-teknologiako osagaia

Image
Aurkeztu berria den Appleren iPhone 4S telefono berriak badu aipatzea merezi duen osagai bat, Siri izenekoa. Siri, sinpleki esateko, ahotsaren bidez aginduak emateko sistema bat da, baina benetan aurreratua. Siri abiarazteko, Home botoia sakatu behar da pare bat segundotan. Horren ondoren, erabiltzailea has daiteke Siriri galderak egiten edo aginduak ematen. Esate baterako, galde diezaioke datorren asteburuan halako hiritan hotza egingo duen. Sirik hizkuntza naturalean  tenperatura behereena zein izango den erantzungo dio. Agindu bat izan daiteke hitzordu baten datuak ematea hitz eginez: halako lekutan, halako ordutan , halako bilkura, adibidez. Lehendik programaturik baldin zuen ordu berean beste jarduera bat, Sirik hizketan bateraezintasunaren berri emango du. Esan dakioke Siriri zerbait gogorarazteko ere. Erabiltzaileak pertsona- edo leku-izenen datuak --helbidea, telefonoa, etab. ikasaraz diezaizkioke Siriri, erabiltzailearekin duen solasaldi batean hark horietakoren...

Espainiako argitaletxeek espero dute liburu digitalak gora egingo duela

Image
Iturria: FutureBook Share Evan Schnittman-ek esan zuen Kindlea zure herrialdera iristen denean jakiten duzula e-booken merkatu sendo bat duzula. Hori hala baldin bada, Europa kontinentalean laster hasiko da goraka liburu digitala. Izan ere, Amazon orain Frantzian, Alemanian, Italian eta duela gutxiz geroztik Espainian dago, eta Kindle denda merkatu horietako batean bakarrik zabaldu badu ere --Alemanian--  mundu guztiak espero du, liburu fisikoen salmentaren ondotik, laster hasiko dela ebookak ere salgai jartzen.. Horren antzera, Apple lurralde gehiagotara  hedatu da duela gutxi, Kobo garroak zabaltzen ibili da, Googlek horretan dihardu eta dagoeneko espainierazko edukiak AEBn saltzen dituen Barnes&Noblek ezin izango die eutsi luzaro bere anbizioei. Baina zenbateraino daude prest espainiarrak liburu digitalerako? Liber, espainieraz mintzatzen direnentzako Libiru-Feriaren 29. edizioak, gaur Madrilen irekiko denak [urriaren 5ean], justu Amazon.es-en irekiera...

Argitalpen digitaletara migratu dutenen aholkuak

Iturria: Publishing Perspectives Teknologia etengabe garatzen ari denez, edukiak etorkizunean baliagarriak izan daitezen arduratu beharra dago. Gaur egun hori lortzeko biderik egokiena formatu ireki bat, hainbat plataformatarako lan-prozesua, esate baterako XML lengoaian oinarrituriko lan-prozesua, erabiltzea dirudi dela egokiena. Bestela,  badaezpada, eduki guztien kopia inprimatu bat egin, beti izango da horrela aukera eskaneatuz berreskuratzeko. Kontuan izan behar baita ez dagoela bermatuta etorkizunean gaur egungo konposizio-sistema itxiek iraungo dutenik. Enpresa asko kanpoko hornitzaileengan oinarritzen dira migrazioa egiteko, bai haiek dutelako trebetasuna hori ondo egiteko eta baita kostuak ahalik eta txikienak izateko. Kanpoko hornitzaileei enkargatzen bazaie lana, garrantzitsua da hornitzaileekin harreman estua izango duten eta haiek egiten dutena gainbegiratuko eta kalitate aldetik ikuskatuko duten etxe barruko pertsonak izatea. Kalitatearen kontrola inoiz bain...

Frantziako Biblioteka Nazionalak hitzarmen bat sinatu du Espresso Book Machineren fabrikatzailearekin

Frantziako Biblioteka Nazionalak hitzarmen bat sinatu du  Espresso Book Machineren (EBM) fabrikatzailearekin,  frantsesezko milaka titulu eskatu ahalako inprimaketaz eskaintzeko. Tituluak Gallica biblioteka digitalean eskuragarri daudenak berberak izango dira. Titulu horiek guztiak EBMk mundu osoan zehar hedatua duen sarearen eta On Demand Books zerbitzuaren  bitartez eskuratu ahal izango dira.  EBM lanean ari da joan zen martxoaz geroztik Hachette taldearekin, era horretako zerbitzuak eskainiz, Maurepas-en ireki duen zentroaren bitartez, Lightning Sourcerekin lankidetzan.