Barnes & Noble errelitate areagotua erabiltzen ari da bere 700 dendetan
Barnes & Noble munduko liburu-denda kate handiena da 717 liburu-denda ditu AEBetako 50 estatutan eta badu filial bat fakultateetan 637 liburu-denda dituena, 4 milioi ikasle eta irakasleri zerbitzua emanez. Esquire munduko hilabetekari ospetsuenetakoa da AEBetako aldizkari garrantzitsuenetarikoa da, eta gainera 22 edizio egiten ditu munduan zehar. GoldRun errealitate areagotuaren arloan lanean hasi berria den enpresa bat da Enpresa horrek aplikazio bat garatu du erabiltzaileei GPS bidez estekatuak dauden objektu birtualekin interakzioan jarduteko, mundu fisikoan baleude bezala. Aplikazio horrek barruan jokoak, gidak, foto birtualen bildumak eta leku fisiko nahiz Internetekoetara jendea erakartzeko, salmentak areagotzeko, markekiko atxikimendua areagotzeko eta marketin biralerako fidelizazio-programak dauzka. GoldRun aplikazioa erabiltzen dutenek argazkiak ateratzen dituzte objektu birtualekin batera eta berehala argazki horiek Facebookera igo ditzakete. Esquirek erreali