Zergatik kutsatzen dute gehiago diesel autoek kamioiek eta autobusek baino?
Diesel auto batek autobus batek edo kamioi astun batek baino gehiago kutsatzen du airea. Ez du normala ematen baina halaxe da. NOx gasak ez aireratzeko teknologia izan bada baina autogileak ez dira ari aplikatzen autoak errealitatean funtzionatzen duten baldintzetan. 2015 urtetik aurrera Euro 6 arauak jarri dira indarrean autoentzat, kamioiei eskatzen zaizkien balditzen antzekoekin. Auto berrientzako eskakizunen artean partikulei eta NOx gasei buruzkoak daude. Hala ere, gauza jakina da orain arteko arauek diesel ibilgailu arinek benetako funtzionamenduan izaten dituzten isurketak ez dituztela ondo islatzen. AEBetan eskandaloa piztu zen jakin zenean Volkswagenek probak egitekoan iruzurra egiten zuela software bidez isurketak murriztuz. Europan, ordea, probak egiten direnean, iruzurrik ez eginda ere, agertzen diren kutsadura-balioak benetako funtzionamendukoak baino askoz txikiagoak dira. Ibilgailu astunetan NOx-en isurketak hainbeste murriztu badira izan da 2011z geroztik ezar...