Posts

Showing posts from August, 2013

eOsasunaren interoperabilitatea Europar Batasunean

eOsasuna (ingelesez e Health) terminoak prozesu eta komunikazio elektronikoek lagunduriko osasun-zerbitzuak adierazten ditu.  Hainbat motatako zerbitzuak sartzen dira eOsasuna kontzeptuaren pean: Osasun-historia digitalak: pazienteen datuak osasun-arloko profesionalen artean komunikatzeko. ePreskripzioa: preskripzio-aukerak eskuratzeko, pazienteei preskripzioak inprimatzeko eta batzuetan preskripzioak medikuengandik farmazialariengana elektronikoki transmititzeko.  Telemedikuntza: urrundik pazienteei tratamendu fisikoak edo psikologikoak emateko, pazienteen funtzioak telemonitorizatzea barne. Kontsumitzaileentzako osasun-informatika, hau da pertsona osasuntsuek nahiz pazienteek medikuntza-gaiei buruzko baliabide digitalak erabiltzeko sistemak.  Osasunari buruzko jakintzaren kudeaketa: adibidez, azken medikuntza-aldizkarien berri emateko, praktika hoberenetarako gidak eskaintzeko edo epidemien jarraipena egiteko. Osasun-zerbitzuetako talde birtualak, hau da, ekip...

Bidai gidak zertan diren

Iturria: Pandodaily   Garai batean, Internetik eta GPSrik ez zegoenean gai ginen mundu osoan zehar bidaiatzeko. Ordainketak dirutan edo bidai txeketan egiten genituen, kreditu-txartelik ez genuenez. Aldean bidai gidak eta paperezko mapak eramaten genituen, orientaturik eta informaturik ibiltzeko. Azken 25 urte honetan, ordea, gauzak asko aldatu dira, baliabide berriei esker. Besteak beste, orain Interneti esker ez dugu bidai gidetan askotan zaharkiturik egoten zen informazioaren beharrik. GPSak eta Google Mapsek telefono aurreratuetan eta tabletetan funtzionatzen dute, hotelen eskaintza bereziak eguneraturik ezagutzen ditugu eta baita beste bidaiari askoren haiei buruzko gomendioak ere. Aldaketa hori bidaiariontzat onuragarria izan den bezala, buruhauste-iturri da bidai gidak argitaratzen dituzten editorialentzat. Editorial horietako garrantzitsuenetakoa izan den Lonely Planetentzat ere ez dira garai onak etorri. Digitalizazioaren eraginez enplegatuen %20 kaleratu behar izan d...

Suedian abian jarri dute periodikoak eta argazkiak eskatu ahala inprimatzeko sistema bat

Image
Iturria: http://www.springwise.com/ Eskatu ahala inprimatzeko zerbitzuak izan dira orain baino lehen, baina ia liburutegietan, unibertsitateetan eta argitaletxe batzuetan bakarrik. Orain dela gutxi, Stockholm-en,  Meganews enpresa suediarrak  minutu gutxitan  couché  paperezko aldizkariak kalitate handiz inprimatzeko  zerbitzua jarri du. Bertatik pasatzen direnek aukera dute hainbat aldizkari ezagun kreditu txartelaz ordaindu eta pare bat minutuan inprimaturik jasotzeko.  Horretarako Ricoh enpresa japoniarraren teknologia erabili dute. Makinak amaraunera konektaturik daudenez, zenbaki berriak prest dauden bezain laster eskuragarri dituzte erabiltzaileek.  Argitaletxeek aurrezki handiak egiten dituzte inprimategiko gastuetan, banaketan eta itzulketetan. Gainera ingurumena ere irabazten irteten da, ez delako paperik eta tintarik alferrik galtzen, eta birziklatzerik ez delako behar.  Ondoko orriko bideoan azaltzen dira zehatz-mehatz zer...

Zer aldaketa eragin dio Amazonek argitalpen-industriari?

Iturria: Business Journal   2007an Amazonen Kindlea sortu zenez geroztik hona asko aldatu da askoren liburuak erosteko eta irakurtzeko era. Kindlea aldaketaren eragile izan dela ez dago ukatzerik baina ez da hori bakarrik Amazonek eragindako aldaketaren erantzule bakarra. Enpresa horrek autore-eskubideak hilero ordaintzen ditu eta ez, argitaletxe askok bezala, bi urtean behin. Horri esker autoreekn askoz lasterrago jakiten dute marketinaren ahaleginek zer nolako emaitzak dakarzkieten. Amazonek erraztu egin die autoreei argitaratzea zerbitzu automatizatuen bidez. Edizio- eta zuzenketa-zerbitzuak, liburuen marketinari buruzko ikasgaiak eta liburuak paperean nahiz euskarri digitalean kaleratzeko bideak ere eskaintzen dizkie. Amazonek argitalpen-industrian eskarmentu handia duten profesionalak kontratatu ditu, idazleekin harreman estuagoal izateko. Ohiko argitaletxeek gutxietsi izan dituzten generoak, hala nola istorio laburrak, saiakerak eta kazetaritza-lan luzeak, argitaratzeko auk...