Liburuen etorkizuna liburu-dendetan
Egilea:Mike Shatzkin Liburuen etorkizuna liburu-dendetan ez da era bakarrekoa denentzat, askotarikoa baizik. Liburu-dendak iraungo duten neurrian (eta haietan apalek hartuko duten lekua ezinbestean gero eta txikiagoa izango den arren, iraungo dute), liburu-dendak gero eta gehiago irakurtzeko liburuenak izango dira eta gutxiago erabiltzeko liburuenak. Barnes & Nobleren azken txostenaren berri on bat zen beren dendak oraindik irabazten ari direla. Ez dakigu duten marjinaren zer parte datorkien liburuetatik eta zenbat NOOKetik edo jostailuetatik eta jokoetatik, baina benetan berri ona da argitaletxeen salmententzat eta ikusgaitasunarentzat hain garrantzitsuak diren dendak oraindik itxuraz osasuntsu mantentzea. Zoritxarrez, ezustekoa litzateke gauzak horrela luzaro jarraitzea. Internetera migratzen ari diren liburu-salmenten ehunekoak hazten jarraitzen du. Amazonek saltzen dituen paperezko liburuen salmentak igotzen jarraitzen dute (astiroago, jakina, baina beste guztienak b...