Inprimatuak izan dezake etorkizuna aro digitalean
Zer egin dezakete argitaletxeek argitalpen digitalen munduan buru-belarri sartu eta gainera paperezko argitalpenekin aurrera egiteko? Esan dezagun lehenbizi paperezko argitalpenentzat beti izango dela lekua. Irakurle batzuek papera nahiago dutelako eta baita gauza batzuetarako paperezko liburuek ebookek baino egokiera hobeak eskaintzen dituztelako ere, adibidez, adiskide bati liburu bat uzteko edo erregalatzeko. Informazioa zabaltzeko egokiena ez da izango agian paperezko liburua, baina objektu gisa askok estimatzen dute. Liburuak inprimatzeko era berriak ere indarra hartzen ari dira. Dagoeneko ez da nahitanahiezkoa milaka aleko tiradak egitea. Inprenta digitalak gero eta tirada txikiagoak egiten ditu arrazoizko kostu baten barruan, eta eskatu ahalako inprimaketak, berriz, aleak banan-banan inprimatzea ere ahalbidetzen du. Sistema hau ohiko inprentaren aldean bi bider garestiagoa da, baina kontuan izanda liburu-dendetatik jasotako aleen %30etik gora banatzaileei itzultzeak...