Noam Chomskyk hizkuntzen aniztasuna zaintzeaz mintzatzean euskara aipatu zuen
Apirilaren 8an Talks at Google programako elkarrizketan egin zioten galderetako bat hau izan zen: Aukerez eta esperantzez ari izan zarenean, zure kide Kenneth Hale eta hark jatorrizko amerikarrez eginiko lana aipatu dituzu. Zure ustez, zenbaterainoko garrantzia du hizkuntzak desagertzeak? Hau da, zenbaterainoko garrantzia du gizadiarentzat gaur egungo hizkuntza-aniztasuna zaintzeak? Eta hau Chomskyk eman zuen erantzuna: Ken Hale, Anneren adiskide ere bazena, irakaslea, hizkuntzalari eta pertsona bikaina ere bazen. Lan handia egin zuen lekuan lekuko hizkuntzekin, mundu osoan zehar. Australian --fundatzailetako bat izan zen, Amerikako jatorrizko hizkuntzekin lan egin zuen, Erdiko Amerikakoekin, Afrikakoekin, eta abar. Eta benetan lan harrigarria egin zuen, baina bere lanaren alderdi horrek bereziki sortu zizkion kezka eta interesa-- babesten ahaleginduz. Eta egokiro azpimarratu zuen bezala, hizkuntza bat desagertzen denean, asko galtzen da. Hizkuntza bat kultur altxor bat da. Modu