Posts

Showing posts from June, 2014

MARTTI, hizkuntza bera egiten ez duten medikuen eta pazienteen arteko komunikazioa errazteko sistema

  Iturria: wowt.com MARTTI ( My Accessible Real-Time Trusted Interpreter) deritzon sistemak osasun arloko profesionalen eta pazienteen arteko komunikazioa errazten du batzuek eta besteek hizkuntza bera egiten ez dutenean .  MARTTI AEBko Methodist Health System-eko erietxeetan hasi dira jartzen. Dagoeneko horrelako 35 sistema jarri dituzte ospitaleetan . MARTTIren bitartez pazienteak eta osasun arloko profesionalak , bideoa erabiliz , Language Access Network sareko 210 hizkuntzatako interpreteekin jartzen dira harremanetan. Interprete horiek osasun arloan bereziki trebatuak dira.     

Overview, kazetariei dokumentu multzo erraldoiak ikuskatzen laguntzeko tresna

Iturria:  Overview   Overview kode irekiko tresna bat da, kazetariei gaur egun eskuragarri dauden hainbat informazio-iturritatik jasotako informazioa antolatzen eta ikuskatzen laguntzeko. Dokumentu multzo horiek izan ditzakete ehunka mila orrialde, baina ezinezkoa izaten da aurkitu ezagutzen ez dena. Arazo hori konpontzeko,  Overview-k hizkuntzaren prozesamenduko algoritmoak erabiltzen ditu dokumentuak gaiaren arabera automatikoki ordenatuz eta dokumentu multzo bateko eduki guztiak arakatzen laguntzeko ikuspegi bat sortzen du. Batzuetan jakiten dugu zehazki zer aurkitu nahi dugun. Orduan tresna bikaina gertatzen da Overview. Beste batzuetan, ordea, aurkitu nahi duguna ez dugu hain zehazki mugatua. Kasu horietarako, Overview-ren gai-zuhaitzak dokumentu multzoaren egitura erakusten digu eta hortik abiatuz geure kategoria-etiketak erabil ditzakegu karpetak markatzeko, eta ondoren esporta ditzakegu etiketa horiek, ikuspegiak sortzeko. Dokumentu guzt...

Itzulpen automatikoaren kalitatea itzulpen-datuen kopuru eskuragarriak mugatzen du

Iturria: Multilizer Translation Blog   Itzulpen automatikoaren kalitatea itzultzen diren hizkuntzek baldintzatzen dute batez ere. Ez dira kalitate bereko emaitzak lortzen ingelesetik alemanera edo ingelesetik suomierara itzultzen denean, esate baterako. Horren arrazoia garbia da: itzulpen automatikoa garatzea negozioa da eta hedadura handien arteko itzulpena lantzea errentagarriagoa da beste hizkuntza batzuen artekoa garatzea baino. Hedadura handiko hizkuntzen erabiltzaileak asko dira eta egindako itzulpenen kopurua ere handiagoa da. Erabiltzaile asko izatea itzulpenak doan eskaintzen dituztenei ere interesatzen zaie, publizitatetik ateratzen dituztelako irabaziak. Egindako itzulpenen kopuruak, berriz, metodo estatistikoetan oinarrituriko itzulpen-tekniken eraginkortasunean du eragina.  Hedadura handiko hizkuntzen arteko itzulpena hedadura murritzagokoen artekoa baino kalitate hobekoa izaten den bezala, kideko hizkuntzen artekoa ere kalitate hobekoa izaten da oso desberdin...