Posts

Showing posts from December, 2012

Hego Koreako ikasgeletan, testuliburu digitalen iraultzaren aurka daude batzuk

Iturria: The Washington Post Duela bost urte, Hego Koreak bere hezkuntza-sistema munduko aurreratuena bihurtzeko plan bat diseinatu zuen. Herrialdeak "jakintzaren indarretxe" bihurtu behar zuen, gobernuaren txosten batek zioenez, "etorkizunerako prestaturiko" ikasleak haziz. Ikasle horiek gutxi erabiliko lituzkete beren gurasoentzat ohikoak ziren testuliburu astunak. Haien testuliburuak digitalak   izango lirateke , aukeratuko luketen edozein pantailatatik eskuragarriak. Haien bizkar-zorroak askoz arinagoak lirakete.  Hego Koreak etorkizunari aurrea hartu nahi zion,  eraldaketarako planaren elementu nagusi gisa testuliburu tradizionalak digitalez ordezkatzeko asmoaz,  — eta ikuspegi hori neurri handi batean hezurmamitu da tableten, telefono aurreratuen eta e-booen irakurgailuen zabalkunde handiaz.   Interneteko konexiorik lasterrena duten munduko 10 hirietatik, bost lehenak Hego Korean daude. Lehenengo bi hiriak, Taegu eta Taejon, 20 Mb/s-tik gorako abiadura...

Eusko Jaurlaritzak agerian jarri du iturburu irekiko biltegi bat berrerabilera errazteko

Iturria: European Commission Joinup   Eusko Jaurlaritzak, joan zen asteko ostiralean, iturburu irekiko softwarearen  openapps.euskadi.net  biltegia agerian jarri zuen. Bere software-soluzioak edonorentzat eskuragarri jartzeak beste herri-administrazio batzuk animatu beharko lituzke haiek berrerabiltzera eta garapenean ekarpenak egitera. Openapps.euskadi.net open data  moduko argitaratze mekanismo bat erabiltzen ari da. Kodea bere hartan, irazi gabe eskaintzen du. Webgune horrek beste batzuek sorturiko iturburu irekiko aplikazioen katalogoa ere badu, iturburu irekiko beste sei biltegiranzko estekekin. Biltegi horietakoak dira Joinup, Cenatic, Espainiako gobernuarena eta Kataluniako Generalitataerna, besteak beste.  Erabiltzaileek aukera dute webgune horietan guztietan soluzioak bilatzeko. Beste biltegi batzuk ere gehituko zaizkio etorkizunean katalogoari. Beste mota bateko software-aplikazioak, berrerabilera bultzatzeko asmoz jarriko direnak, gehituko zaizk...

Europako hizkuntza-teknologiaren industria eraikitzeko estrategia

Iturria: LT-Innovate.eu 2012ko abenduaren 6an, Europako hizkuntza-teknologiaren arloko goi-mailako exekutiboek eztabaida-dokumentu bat eman zuten ezagutzera,  ahalegin handi bat eskatuz,  eduki digitalen ekonomia bideragarri egiteko helburuarekin,     hizkuntza-teknologiak bultzatzeko. Dokumentu horren atal bat, industria hori eraikitzeko estrategiari dagokiona, ematen dut hemen.  HIZKUNTZA-INDUSTRIA ERAIKITZEKO ESTRATEGIA Masa kritikoa falta den gaur egungo egoeratik, argi ezagutzeko moduko  identitate industrial   bateranzko bilakaera izan dezan, Europako hizkuntza-teknologiaren industriak ikuspegi bat eta estrategia bat behar ditu, Europako hizkuntza-teknologiaren arloko enpresen goi-mailako buruzagien artean adostua.  Elkarrekin egin beharreko ahaleginean kontuan hartu beharreko arlo nagusiak hartu behar lituzke e strategia horrek : merkatuaren garapena, berrikuntza hizkuntza-teknologiako industriaren eskaintzetan eta negozio-eredueta...

Random House Mondarorik testu laburren serieak ebook formatuan argitaratzeari ekin dio

Iturria: Publishing Perspectives Serie batean autore ospetsuen fikziozko testu laburrak argitaratuko dituzte, formatu digitalean soilik. En Debate  izena izango duen b este serie batean   fikziozkoak ez diren generoetako liburuak argitaratuko dituzte, hala nola, historialarien eta kazetarien lanak, gaur egungo gaiez.  Egitasmo honi ekin diote ikusi dutenean ebooka aukerako euskarria dela, lan laburrak paperean argitaratzea eta banatzea ekonomikoki bideragarria ez den kasuetan, eta espainierazko liburuen merkatuan euskarri digitala indartzen ari dela.  Erabaki horrek haustura bat dakar ebookak liburu fisikoen erreplika gisa argitaratzeko  marketineko estrategiarekiko , serie horiek euskarri digitalean soilik argitaratuko baitira.  Fikziozko seriea, berriz,ezezaguna duten idazle baten liburu oso bat erosteko prest ez dauden irakurleentzat lagin gisakoak eskaintzeko modua izango da, edo formatu digitalerako oraindik irabazita ez daudenak proba egitera a...

Thema: liburuen gaien katalogazio-sistema berria

Liburuaren industriako ordezkariek PanThema (edo laburturik Thema) izena izango duen liburuen gaiak sailkatzeko nazioarteko estandar berri bat sortzea adostu dute.   Egitasmo horren asmoa da Espainiak urtearen hasieran onartu zuen IBICO sistemari jarraipena ematea. IBICO sistemaren jabeak diren Book Industry Communication-ek (BIC) eta Nielsen Book-ek beren eskubideak laga dituzte etorkizuneko Thema estandarraren oinarri gisa erabil dadin.   Hasieran estandar berria lehendik dauden beste sistema batzuekin batera (BIC, BISAC, CLIL …) erabiliko da, baina helburua da etorkizun hurbilean liburuen nazioarteko merkaturako gaien katalogazio-estandar bakarra izatea. Themak herrialdeen mugez haraindi edukiak saltzea erraztuko du eta aldi berean aski malgua izango da merkatu bakoitzak bere berezitasun kulturala manten dezan. Egitasmoa Frankfurteko azken azokan aurkeztu zuten eta 15 herrialdek eman diote onespena: Alemaniak, Australiak, Austriak, Kanadak, Danimarkak, Espainiak, AEBk, Fr...