Irakurleei liburuak gomendatzeko sistema automatiko bat garatu du Trajectory enpresak
Iturria: The Bookseller Trajectory enpresa 2012an sortu zuten Bostonen. Sortzaileak 1980ko hamarkadan CD-ROMak ekoizten lehenengotakoak izan ziren. 1990eko hamarkadan ProCD sortu zuten, kontsultarako obrak CD-ROMen argitaratzen zituen enpresa, adibidez AEBetako eta Kanadako lehenbiziko telefono-gida osoa. Ondoren ProCD eta Axiom enpresek bat egin zuten. Bat-egite horren ondoren, Trajectoryren sortzaileek webgune bat sortu zuten haurrei etxeko lanak egiten laguntzeko. 2010eko hamarkadan argitalpen-munduan aldaketa sakonak gertatzen ari dira. Irakurgailu elektronikoen hedapenak irakurleen ohiturak aldatu ditu. Bestalde, edukien digitalizazioaren ondorioz, euskarri digitalean eskuragarri dagoen titulu-kopurua handitzen ari da, paperean deskatalogaturik daudenena barne. Testuinguru honetan Trajectoryk banatzaileekin lankidetzan jarduten du, mundu osoan zehar ebooken eta audioliburuen bilduma berriak identifikatzeko eta eskuratzeko . Gainera, hizkuntza prozesatzeko tresnak erabiliz, gako...