Posts

Showing posts from September, 2010

Languages & the Media konferentzia Berlinen

Languages & the Media , bikoizketa, azpititulazio, gaintitulazio, ikusentzunezkoen itzulpen eta audioen deskribapen gaiei buruzko nazioarteko konferentzia, Berlinen izango da 2010eko urriaren 6tik 8ra. "New Media — New Contexts New Translator Profiles?" izenburua izango duen gaiak baliabide irekiak, merkatu irekiak eta gizarte irekiak izango ditu aztergai, banaketa-testuinguru berriak sortzen ari baitira horiek, baita eskakizun berriak ere, lan egiteko moduetan eta langileen prestakuntzan.

Egunkariak tabletetarako jauzia egiten ari dira

Apple laster iragartzera omen doa egunkarietara harpidetzeko plan berri bat, IPadak eta antzeko tabletek argitaratzaileei irabazpide berri bat eskainiko dietekakoan, paperezko edizioen salmentaren eta publizitatearen bidez lortzen dituzten diru-sarreretan izaten ari diren jaitsieraren aurka duten borrokan. Badirudi Applek bere App Storeren bidez salduko dituen harpidetza guztien %30 eta argitalpenen aplikazioetatik lortuko diren publizitate bidezko diru-sarreren %40 gehienez jasoko duela beretzat. Cupertinoko enpresak harpidedunei beren datuak Applek eta argitaratzaileek partekatzeko baimena ematea edo ez ematea ahalbidetuko dien funtzio bat eskaintzeko prest agertu da. Datu horiek guztiz garrantzitsuak dira egunkari-enpresek iragarki-jartzaileak erakartzeko. Argitaratzaileek beren bezeroen datuak nahi dituzte, datu-baseetan sartzeko eta haiek banan-banan ezagutzeko. AEBetako estatu guztietan zabaltzen diren egunkari batzuek dagoeneko eskaintzen die iPaden erabiltzaileei aukera har...

PCetarako Blio irailaren 28an dator. Bazen garaia!

2010eko urtarrilean Las Vegas-en Consumer Electronics Show (CES) izan zenez geroztik, Blio noiz kaleratuko zen zain geunden . Handia izan baitzen sortu zuen itxaropena. Geroztik etsipena nagusitzen joana zen. Bazetorrela, bazetorrela, baina ez zen agertzen. Oraingoan badirudi benetan badatorrela. K-NFB Reading Technology, Blio sortu eta garatu duen enpresak gaur bertan iragarri du bere aplikazioa eskuragarri izango dela doan www.blioreader.com webgunean irailaren 28tik aurrera, Windows sistema eragilea erabiltzen duten tresna guztietarako, eta iOS eta Android sistemetarako bertsioa laster kaleratuko dutela. Datozen hilabeteetan mundu mailan hedatuko dute Blio, tresna- fabrikatzaileen, denden, mugikorretako operatzaileen eta hezkuntza-erakundeen bitartez. Blio egokia da haurrentzako liburuetarako, ikasliburuetarako, bidai gidetarako, sukaldaritza liburuetarako eta kolorea ezinbestekoa duten bestelako liburuetarako, eta, gainera interaktibotasuna ere onartzen du. XPS formatua erabili...

Adobe ebooken DRMa biguntzera doa

Adobe Content Server 5ek aukera emango du ebook enkriptatuak pasahitzez babesteko. Indarrean dagoen Adobe Content Server 4k aukeran uzten die argitaletxeei beren ebookak enkriptatzeko edo ez enkriptatzeko. Erosleek, berriz, gehienez 12 tresna aukera ditzakete, 6 ordenagailu eta 6 eskuko tresna, ebooken irakurgailuak eta telefono aurreratuak barne, enkriptazioz babesturiko ebookak irakurtzeko. Kopuru horren xedea kontsumitzaileei erositako ebookak tresna batetik bestera garraiatzeko aukera ematea da. Content Server 5ek aukera emango du ebookak Adobe ID kontu bati atxikitzeko. Erabiltzaileek, liburu bat ireki eta edozein tresnatan irakurri ahal izateko, erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu beharko dituzte hor. Horrek esan nahiko du, noski, Adobe ID eta pasahitz krakeatuak izan litezkeela eta ebook horiek pirateatzeko arriskua izango dela. Nolanahi ere bertsio berriarekin argitaletxeek aukera izango dute enkriptazio zorrotza edo biguna erabiltzeko.

Encyclopaedia Britannica-k eskoletarako aplikazioak atera ditu

Image
Encyclopaedia Britannica -k mugikorretarako aplikazioak iragarri ditu iPhone, iPad, eta iPod Touchetarako, ikasleei eskoletan ohikoak diren hiru gai era dibertigarri eta erakargarrian irakasteko diseinatuak. Hiru aplikazioak— Sumendiak , Dinosauroak , eta Antzinako Egipto —8-14 urte bitarteko ikasleei zuzenduak dira. Horiek izango dira Britannicak erdiko mailetako haurrei, eskolako gai nagusiak modu erakargarri berrien bidez, gogokoenak dituzten tresna digitalak erabiliz, ikasteko eskainiko dien bilduma bateko lehen tituluak. Aplikazio bakoitzak informazio fidagarria haurren adinerako egokiak diren jokoekin osaturiko konbinazio aberatsa sortzen du, gaiari tratamendu luze-zabala ematen diona. Gai bakoitzaren alderdi nagusiez ikuspegi orokorra ematen duten Britannicako editoreen artikuluez aparte, plaken tektonikaz, dinosauruen munduaz, Egiptoko dinastiez, esate baterako, aplikazio bakoitzak baditu hainbat multimedia elementu, mapak, puzzleak, argazkiak, bideoak, narraziodun diaposit...

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

  Xplana -tik harturiko zenbait ideia   Edukia gero eta gehiago zatikatzea eta testuliburu tradizionalaren eredua apurtzea   Eduki zatikaturanzko mugimendua joera indartsua izan da iTunes agertu zelarik albumez hitz egin ordez abestiez hitz egiten hasi ginenez geroztik. Ikusten ari gara hori gero eta gehiago gertatzen ari dela hezkuntzan, gaitasun digitalek edukia erraz bereiztea eta bilduma berri pertsonalizatu/egokituak sortzeko birkonbinatzea ahalbidetzen diguten neurrian. Gaur egun, oraindik uste dugu testuliburuak zatikatzea haiek kapituluka jartzea dela. Hemendik bost urtera ikasmaterial guztiak nahi edo behar dugun eran birkonbina daitezkeen piezatan zatikaturik ikusiko ditugu. Edukiak zatikatzeko eta produktu-eredu berriak sortzeko aukera ematen duten aplikazioak ugaritzea   Gaur egun testuliburutzat daukaguna eduki konbinatua edo harpidetza bidezkoa jasotzeko marko soila den aplikazioa bihur liteke (aldizkari batzuk beren aplikazioekin egiten hasi d...

Iparrorratza Bloglines-etik Blogger-era

2005eko apirilean hasi nintzen blogari gisa Bloglines tresna erabiliz. 2010eko irailaren 11n jakinarazi didate Bloglines itxi egingo dela urriaren 1 ean. Bere muga guztiekin baliagarria gertatu zait tresna hori. Nolanahi ere, espero dut Blogger-era aldatzeak abantailak besterik ez dituela izango. Ea asmatzen dudan azken bost urte eta bost hilabete hauetako lana hona ekartzen.