Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?
Iturri nagusia : The U niversity of British Columbia Galdera horri erantzuten saiatu dira Kanadako Columbia Britainiarreko Unibertsitateko Basogintza Saileko Gary Bull eta John Worral doktoreak, ikerlan baten bitartez. Haiek eskainitako informazioa dakarkit hona, batez ere hondakinak eliminatzeko eztabaidetan erabili behar diren arrazoibideen adibide gisa. Galdera horri erantzuteko zehaztu behar da beste zerekin konparatzen dugun. Aukera bakarrak ez dira birziklatzea ala zabortegira botatzea. Horietaz gain, zabortegira eramatea metanoa eskuratuz, erraustea eta kogenerazioa dira beste aukera batzuk. Zabortegietan lorturiko metanoa energia-iturri gisa erabil daiteke, aldi berean CO 2 ak baino 23 bider berotegi-efektu handiagoa duen gas hori atmosferara isurtzea eragotziz. Erraustea, hau da tenpera tura handian erretzea, elektrizitatea sort uz, nahiko arrunta bihurtzen ari da , lurraldea erabiltzeko lehia eta zabortegie k ingurumenean duten inpaktuaren kezka handitu ahala . Kogener...