Red Bull-en bideo bat marka-edukiaren adibide egokia
Duela gutxi blog honetan artikulu txiki bat  argaitaratu nuen marka-edukiaz. Oraingo honetan han esandakoak ondo baino hobeto islatzen dituen adibide bat dakart. Red Bullek aurkeztu duen honako bideo hau:      Red Bull edaria jarduera dinamiko eta abenturazko bati lotzen dio, bizitzeko estilo bati, leku exotiko bati. Marka bera ia ez da ikusten: edariaren potoa ikusten den planoak oso gutxi irauten du eta esatariaren biseran logoa ikusten da; besterik ez.  Protagonista Ryan Doyle  free-running -eko munduko txapelduna eta bere itzulipurdiak dira. Agertokia, berriz, Turkiako Mardin hiriko arkitektura zoragarria.
