Pearson-ek eta Bertelsmann-ek elkarrekin argitalpen digitalen eredu berriak sortzea erabaki dute

Iturria: NATASHA LOMAS 

Pearson eta Bertelsmann argitalpen-konpainia erraldoiek iragarri dute elkarrekin kudeatuko duten enpresa bat sortuko dutela, beren Penguin eta Random House argitaletxeen negozioak batuz, aro digitalean arrakasta lortzeko. Sortuko duten enpresaren izena Penguin Random House izango da. Bertelsmann-ek enpresa berrian %53 partaidetza izango du eta Pearson-ek %47.

Egitasmoaren helburuak eduki aberatsetan inbertitzeko plataforma sendoagoa eta baliabide handiagoak, argitalpen digital berriak eta laster hazten ari diren merkatuetara iristeko ahalmena izatea dira. Gainera baliabidetan aurreztea ere espero dute.

Enpresa berriak ez du hartuko Bertelsmann-ek Alemanian dituen publiko zabalarentzako argitalpenen negozioak. Pearson-ek ere munduan zehar dituen hezkuntza-arloko merkatuetan Penguin marka erabiltzeko eskubideak atxiki egingo ditu. 

Egin duten iragarpenean Amazon aipatzen ez den arren, hari aurre egiteko asmoa egon daiteke operazioaren atzean. Izan ere Amazonek liburuak saltzeko ereduak apurtu ditu, paperezko liburuen prezioak Internet bidezko salmentetan jaitsiz eta liburu digitalen salmentetan nagusituz, bere Kindle irakurgailuen bitartez. Amazon, liburu-salmentan ez ezik argitalpenean ere hasia da gainera, eta hori mehatxutzat hartzen dute argitaletxeek. 

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?