FnacMusic ixtera doa

Iturria: Jennifer ROUSSE-MARQUET [ACTUALITÉ] 

2012ko abenduaren 31n etengo du zerbitzua Fnac-ek sarean duen musika saltzeko webgunea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, FnacMusic-en bezeroak Itunes-era bideratuko dira. Zortzi urte iraun du Fnac-en zerbitzu horrek. Inoiz ez du lortu, ordea, pisurik merkatuan. 2011. urtean Frantzian Internet bidez egin diren musika digitalaren salmenten %4 baizik ez zituen lortu.  Besteak beste, MP3formatua aukeratu beharrean wma formatua DRMarekin aukeratu izanak, bilatzaile kaskarra izateak, iTunesek eskaintzen duen 20 milioi tituluen aldean katalogo askoz txikiagoa, 11 milioi titulukoa, izateak ez diote utzi espero zuen arrakasta izaten

Fnac-ek CDen merkatuari eutsiko dio, hor Frantziako merkatuaren %70 baitauka. Bestalde, gogoeta estrategikoa egiten ari dira, izango duten jarduera-esparrua zehazteko asmoz. Saltokiak gaika berrantolatzen ari dira, etxe-tresna elektriko txikiak saltzen hasi dira, Disney guneak jartzera doaz eta beste espazio batzuk ere bai, bezeroei tableten bidez musika entzutea ahalbidetuko dietenak erosi aurretik. Horretaz gainera, 2013tik aurrera, Apple tresnak dituzten erabiltzileek haiek konektatu ahal izango dituzte espazio horietan, iTunesen erosi duten musika jaisteko.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?