Laster iragarkiak ikusiko ote ditugu ebooketan?
Iturriak: Brave New World, googereader, BBC
Gaur egun liburuetan ikusten ditugun iragarki bakarrak beste liburu batzuenak izaten dira, baina beti gauzak ez dira horrela izan. XIX. mendean eta XX.aren hasieran arrunta zen liburuetan beste produktu batzuen iragarkiak ikustea.
Yahook iaz ebooketan iragarkiak txertatzean oinarritzen diren bi patente erregistratzeak iradokitzen digu agian laster eduki horietan iragarkiak ikusten hasiko garela lehentxeago edo geroxeago.

Patente horiek diotenez, deskribatzen dituzten tekniken bidez, erabiltzaileei eskain lekizkieke liburuak prezio desberdinetan, baita doan ere, iragarkiek izango luketen pisuaren arabera, eta iragarriko liratekeen produktuak izan litezke liburuaren araberakoak edo are kapitulu, esaldi edo hitz baten araberakoak. Iragarkiak ager litezke testuan txertaturiko hiperesteken bidez, testuaren aldamenean eta agerraraz litezke eduki dinamiko gisa ere.
Comments
Post a Comment