Frankfurteko feriaren zuzendariak dio Google, Amazon eta Apple mehatxu bat direla argitalpen-industriarentzat
Frankfurteko liburu-azokaren irekieran gaur, urriak 8, izan den prentsaurreko batean, azokaren zuzendariak, Jürgen Boos-ek, honako hau esan du: «Amazon, Google eta Apple logistikaren magoak dira, baina ez dira editoreak eta ez dute edizioaren pasiorik».
Gogor astindu ditu Boosek hiru erraldoi estatubatuarrak: «Bezeroak fidelizatzeko makinak dira, Interneteko merkataritzaz gainera irakurgailuak ere menderatzen dituzte eta horrekin bezeroak kontrolpean dituzte», esan du.
Comments
Post a Comment