Txinako gobernuak argitalpen-industria digitala garatzeko gidalerroak zehaztu ditu
Prentsa, Argitalpen, Irrati, Film eta Telebista arazoetarako Txinako Administrazioak eta Finantza-Ministerioak apirilaren 29an argitaratu zituzten gidalerro horiek. Dokumentuak helburu bat jarri du 2015erako: prentsaren eta argitalpen-industriaren ekoizpen digitalaren balioa ekoizpen osoaren balioaren laurdena izatea.
Gidalerroek industriaren estandarizazioaren garrantzia azpimarratzen dute. Argitaratzaileei esaten zaie sareko informazio-trukeetarako estandar nazional bat hartu behar dutela eta beste bat multimedia irakurgailuetarako. Estandarrak bateratzearen helburu garrantzitsu bat kostuak txikiagotzea da. Eduki-, software- eta hardware-formatuak bateratuko balira, liburu digitalak hainbat tresnatan erabil litezke eta horrekin kostuak txikiagoak izango lirateke eta erabiltzaileentzat mesedegarria izango litzateke.
Alabaina, industriaren estandarrak bateratzea ez da gauza erraza, batetik teknologia oso laster aldatzen delako eta bestetik argitaratzaileei zaila gertatzen zaielako estandarrak beren osotasunean kontuan hartzea. Softawarea egiten dutenek, hardware-fabrikatzaileek eta argitaratzaileek elkarlanean jardun behar dute estandarrak zehazteko.
Orain arte argitaratzaileek kanal desberdinetarako formatu desberdinak erabili behar zituzten, liburu digitalak egiteko. Gidalerroek diote, gainera, gobernu zentralak dirulaguntzak emango dituela industria kulturala garatzeko. Argitaratzaileek inbertsio handiak egin beharko dituzte produktu fisikoak egitetik produktu digitalak egitera igarotzeko.
Adituak kezkaturik daude industriaren etorkizunaz, gaur egungo negozio-ereduekin aldaketa teknologikoak egin behar direlako eta produktu digitalak merkeak direlako.

Comments
Post a Comment