Itzulpen automatikoaren kalitatea itzulpen-datuen kopuru eskuragarriak mugatzen du

Iturria: Multilizer Translation Blog 

Itzulpen automatikoaren kalitatea itzultzen diren hizkuntzek baldintzatzen dute batez ere. Ez dira kalitate bereko emaitzak lortzen ingelesetik alemanera edo ingelesetik suomierara itzultzen denean, esate baterako. Horren arrazoia garbia da: itzulpen automatikoa garatzea negozioa da eta hedadura handien arteko itzulpena lantzea errentagarriagoa da beste hizkuntza batzuen artekoa garatzea baino. Hedadura handiko hizkuntzen erabiltzaileak asko dira eta egindako itzulpenen kopurua ere handiagoa da. Erabiltzaile asko izatea itzulpenak doan eskaintzen dituztenei ere interesatzen zaie, publizitatetik ateratzen dituztelako irabaziak. Egindako itzulpenen kopuruak, berriz, metodo estatistikoetan oinarrituriko itzulpen-tekniken eraginkortasunean du eragina. 

Hedadura handiko hizkuntzen arteko itzulpena hedadura murritzagokoen artekoa baino kalitate hobekoa izaten den bezala, kideko hizkuntzen artekoa ere kalitate hobekoa izaten da oso desberdinak diren hizkuntzen artekoa baino, erregeletan eta hiztegian antzekoagoak direlako.

Itzulpen-datu gutxi dituzten hizkuntzak sorgin-gurpil batean sarturik daude: kalitatea txarra denean, erabiltzaile gutxi izaten dira eta erabiltzaile gutxi izanez gero, datuen urritasunak kalitaterik eza eragiten du.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?