Metal desberdinak pieza berean 3D inprimaketaz

 Iturria: Jet Propulsion Laboratory

3-D inprimagailuek era askotako piezak egin ditzakete, ordenagailuz prestaturiko irudietatik abiatuz. NASAren Jet Propulsion Laboratory-ko ikertzaileak aurrerapauso bat egiten ari dira teknika horretan: pieza bereko zona desberdinak metal edo aleazio desberdinez egiten hasi dira.

Hona hemen garapen hori aurrera eramateko izan dituzten arrazoiak: demagun pieza baten mutur banatan ezaugarri desberdinak behar ditugula, esate baterako, mutur batek urtze-puntu altua behar duela eta besteak dentsitate txikia edo alderdi batek magnetikoa behar duela izan eta besteak ez. Ohiko teknologiak erabiliz lor liteke hori bera, bi pieza eginez, bakoitza bere aldetik, eta gero biak soldatuz, baina soldadura gerta liteke hauskorra eta pieza hautsi, lanean ari dela. 
2010ean hasi ziren JPLko zientzialariak arazo horiek gainditzeko teknika garatzen.
3D inprimaketa konbinatu dute metal-hautsa aldatzearekin pieza egiten ari den bitartean, prozesua geratu gabe. Biraka dabilen barra baten gainean metal-geruzak jartzen joaten dira. Horrela metalak barraren barrutik kanpora aldatzen dira eta ez behetik gora, ohiko 3D inprimaketan egiten den bezala.

Ispilu baten muntaiaren prototipoa 3D inprimaketaz egina. Goiko partea, beirazko ispiluaren ondokoa, dilatazio termiko txikiko metal batez egina da, espazioan dabilenean uzkurtu ez dadin. Era horretako metala erabiliz, ispilua eta metala lotzen dituen itsasgarriak ez du tentsiorik jasango. Beheko partea altzairu herdoilgaitzezkoa da eta espazio-ontziaren altzairu herdoilgaitzezko atal batera konekta daiteke. Irudiaren jabea: NASA-JPL/Caltech

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?