Analitika, marketinaren kudeaketarako tresna
Datu multzoetan, bereziki datu multzo erraldoietan, dauden patroi esanguratsuak aurkitzean eta komunikatzean datzan jarduera da analitika.
Estatistika, programazio informatikoa eta ikerketa operatiboa erabiltzen ditu.
Enpresek negozioaren emaitzak deskribatzeko, aurreikusteko eta hobetzeko erabiltzen dute analitika, negozioaren datuei aplikatuz. Zehazki analitika prediktiboa, erabakien kudeaketa, salmenten analitika, biltegien kudeaketa, marketinaren optimizazioa, webguneen erabileraren analitika, kredituen arriskuen analitika, iruzurren analitika dira analitikaren adarretako batzuk.
Marketina, esate baterako, gaur egun, datuetan oinarritzen da. Enpresek analitika erabiltzen dute kanpainen emaitzak aztertzeko eta kontsumitzaile egokienengana bideratzeko. Azterketa demografikoak, bezeroen segmentazioa eta beste teknika batzuk erabiliz erabakitzen dituzte estrategiak.
Webguneen analitikaren bitartez, marketinean lan egiten dutenek saio mailako informazioa biltzen dute, hau da, webgune horretan izan diren interakzioen informazioa jasotzen dute: bilaketan erabilitako hitzak, IP helbidea eta bisitariaren jarduerak. Informazio horretan oinarrituz marketineko kanpainak, webguneko nabigazioa edo edukiak hobetu daitezke.
Marketinean sarri erabiltzen diren analisi-teknikak, besteak beste, honako hauek dira: marketin-mixaren modelizazioa, prezioen eta sustapenen analisiak, saltzaile-taldeen optimizazioa, bezeroen analitika, etab. Tresna eta teknika horiek lagungarri gertatzen dira, bai marketineko erabaki estrategikoak hartzeko, hala nola marketinean zenbat gastatu eta aurrekontua nola banatu marka sail batean eta marketin-mixean, eta baita erabaki taktikoagoak hartzeko ere, esate baterako, kanpaina bat bezerogai egokienengana bideratzeko, mezu egokienarekin, kostu eraginkorrenarekin, garai egokienean.

Comments
Post a Comment