Aro digitalean liburuak saltzeko era berriak
Iturria: BBC
Duela urte gutxi, batzuek uste zuten liburu digitalak paperezkoa bazterraraziko zuela. Hori ez da gertatzen ari. Paperezko liburuak bizirik jarraitzen du eta ebookak ere badu bere lekua. Teknologia ez da liburuaren etsaia. Teknologia liburuari, ez digitalari bakarrik, irakurlearengana iristeko bide berriak irekitzen ari zaizkio, eta hainbat esperientzia ari dira agertzen liburuaren merkatuan, mundu fisikoa eta digitala lotzeko. Hona hemen horietako batzuk:
1) Espainiako enpresa batek, SeeBook-ek, e-bookak QR kodea duten txartel fisikoen bidez saltzen ditu. Telefonoaren edo tabletaren bidez kodea eskaneatzen da e-booka jaisteko. Praktikoa dirudi e-bookak oparitzeko eta baita ere liburu-dendek opari-txartelak saltzeko era bera erabiliz e-bookak saltzeko.
2) Errumaniako enpresa batek Bukaresteko tren-geltokian liburuen azalez osaturiko horma-paper batez estali du horma bat. Azal bakoitzak atxikita QR kode bat du, erabiltzailea e-booka saltzen duen liburu-denda elektroniko batera bideratzen duena.
3) Chrome nabigatzailearentzako Bookindy plugina Erresuma Batuko liburu-denda independenteen Hive sarearekin loturik dago. Herrialde haietako erabiltzaileek, plugin hori erabiliz, Amazoneko dendan bilaketak egiten dituztenean, leiho bat agertzen zaie bizi diren lekuko dendetan liburu berbera zenbat kostako litzaiekeen adierazten diena. Batzuetan prezio hori Amazonekoa baino hobea izaten da edo Amazonek ez du une hartan liburua stockean. Erosketa bertako liburu-dendan egitera bultzatzen du.
4) The Pigeonhole webguneak liburuak hainbat emanalditan kaleratzeko ohitura zaharra berpiztu du. Aukera ematen du, gainera, idazleekin eta beste irakurle batzuekin harremanetan jartzeko. Hau da, liburu-klub digital moduko bat da.
5) Liburuak telefonoetan edo tabletetan irakurtzen dituztenentzako beste zerbitzu bat Rook da. Wifi puntuetan dohainikako ebookak eskaintzen ditu. Irakurleak handik joan beharra baldin badu eta liburua irakurtzen jarraitu nahi baldin badu eros dezake. Baliagarria da tren-geltoki batean edo aireportu batean zain dagoen norbaitentzat.

Seebook zer den erakusten duen bideoa

Comments
Post a Comment