Hizketa askearen analisi automatikoaren bidez psikosi-krisiak aurreikustea lortu dute

Iturria: Nature
Psikiatrian ez dago beste espezialitate batzuetan erabili ohi diren proba kliniko objektiboen modukorik. Alabaina, IBMk, Columbia Unibertsitateko Zentro Medikoak eta Hego Amerikako ikertzaile batzuek garatu duten programa informatiko batek, hizketa automatikoki analizatuz, iragar dezake eskizofrenia-krisi bat arriskua duten gazteengan.

Eskizofrenia duten pertsonek hizketan asaldura arinak dituzte, are lehen aldiz psikosia garatu aurretik.  Programa informatiko horrek simulatzen du nola ulertzen duen giza garunak elkarrizketen trankripzioetan erabilitako hizkuntza.  34 pertsonarengan hizketako esaldi batetik hurrengora esanguraren jarioa moteltzea eta hizketaren konplexutasunaren markatzaile gramatikalak aztertuz lortu dute gero psikosia garatu zuten bost pertsonak identifikatzea.

Esperimentuaren helburua zen, berbaldien analisi automatikoa eta ikaskuntza automatikoa konbinatuz, agertuko ziren psikosi-krisiak aldez aurretik igartzea psikosi-arriskua duten gazteengan.

Esperimentuan parte hartu zuten gazteetatik 11 neskak ziren eta gainerakoak mutilak. Hiru hilean behin probak egin zizkieten bi urte eta erdian. Horietatik bostek izan zuten krisia.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?