Zergatik kutsatzen dute gehiago diesel autoek kamioiek eta autobusek baino?
Diesel auto batek autobus batek edo kamioi astun batek baino gehiago kutsatzen du airea. Ez du normala ematen baina halaxe da. NOx gasak ez aireratzeko teknologia izan bada baina autogileak ez dira ari aplikatzen autoak errealitatean funtzionatzen duten baldintzetan.
Hala ere, gauza jakina da orain arteko arauek diesel ibilgailu arinek benetako funtzionamenduan izaten dituzten isurketak ez dituztela ondo islatzen. AEBetan eskandaloa piztu zen jakin zenean Volkswagenek probak egitekoan iruzurra egiten zuela software bidez isurketak murriztuz. Europan, ordea, probak egiten direnean, iruzurrik ez eginda ere, agertzen diren kutsadura-balioak benetako funtzionamendukoak baino askoz txikiagoak dira.
Ibilgailu astunetan NOx-en isurketak hainbeste murriztu badira izan da 2011z geroztik ezarri zaizkien probak oso estuak direlako, benetako funtzionamenduarekin bat datozenak. Euro 6 arauak betetzen dituzten auto arinek ere, kamioien antzera, NOx isurketa txikiak dituzte. Horrek esan nahi du teknikoki lor daitekeen zerbait dela. Gertatzen da Euro 6 araua zorrozki betetzeko epea 2020 urtea dela eta oraindik ez dela arau hori betetzen.
Autogintza-industriak aitortu du fabrikatzaileek ezin dituztela 2020rako jarrita dauden kutsadura-helburuak bete eta oraingoz Euro 6 arauek ezartzen dituztenak baino 2,75 bider isurketa handiagoak onartzea nahi dutela eta helbururantz epeka hurbiltzen joatea. Horrek esan nahi du Euro 5 arauak ere ez dituztela beteko.
Ondorioa, hortaz, hauxe da: autogileak ez badira erabiltzen ari NOx-ak murrizteko teknologia, komenentziagatik eta kostuagatik da. Teknologia hedatuenak urea erabiltzen du, iheseko gasetan atomizaturik sartzeko.
Urea-ontzia handia balitz astuna litzateke eta txikia izanez gero sarri bete beharko litzateke. Fabrikatzaileek ez diete konplikatu, ez garestitu nahi mantentzea bezeroei, eta autoa ureaz kargatu beharra itsusia litzatekeela pentsatzen dute. Ostera kamioi- eta autobus-gidariek, ibilgailu handiak eta garestiak erabiltzen dituztenez, ez dute arazo hori.
2015 urtetik aurrera Euro 6 arauak jarri dira indarrean autoentzat, kamioiei eskatzen zaizkien balditzen antzekoekin. Auto berrientzako eskakizunen artean partikulei eta NOx gasei buruzkoak daude.
Hala ere, gauza jakina da orain arteko arauek diesel ibilgailu arinek benetako funtzionamenduan izaten dituzten isurketak ez dituztela ondo islatzen. AEBetan eskandaloa piztu zen jakin zenean Volkswagenek probak egitekoan iruzurra egiten zuela software bidez isurketak murriztuz. Europan, ordea, probak egiten direnean, iruzurrik ez eginda ere, agertzen diren kutsadura-balioak benetako funtzionamendukoak baino askoz txikiagoak dira.
Ibilgailu astunetan NOx-en isurketak hainbeste murriztu badira izan da 2011z geroztik ezarri zaizkien probak oso estuak direlako, benetako funtzionamenduarekin bat datozenak. Euro 6 arauak betetzen dituzten auto arinek ere, kamioien antzera, NOx isurketa txikiak dituzte. Horrek esan nahi du teknikoki lor daitekeen zerbait dela. Gertatzen da Euro 6 araua zorrozki betetzeko epea 2020 urtea dela eta oraindik ez dela arau hori betetzen.
Autogintza-industriak aitortu du fabrikatzaileek ezin dituztela 2020rako jarrita dauden kutsadura-helburuak bete eta oraingoz Euro 6 arauek ezartzen dituztenak baino 2,75 bider isurketa handiagoak onartzea nahi dutela eta helbururantz epeka hurbiltzen joatea. Horrek esan nahi du Euro 5 arauak ere ez dituztela beteko.
Ondorioa, hortaz, hauxe da: autogileak ez badira erabiltzen ari NOx-ak murrizteko teknologia, komenentziagatik eta kostuagatik da. Teknologia hedatuenak urea erabiltzen du, iheseko gasetan atomizaturik sartzeko.
Urea-ontzia handia balitz astuna litzateke eta txikia izanez gero sarri bete beharko litzateke. Fabrikatzaileek ez diete konplikatu, ez garestitu nahi mantentzea bezeroei, eta autoa ureaz kargatu beharra itsusia litzatekeela pentsatzen dute. Ostera kamioi- eta autobus-gidariek, ibilgailu handiak eta garestiak erabiltzen dituztenez, ez dute arazo hori.
Comments
Post a Comment