2018an izango diren Neguko Joko Olinpikoetan itzulpen-teknologia erabiltzea adostu dute

2018ko Neguko Joko Olinpikoak Hego Horean izatekoak dira. Gertakari horri begira, herrialde hartako Kultura, Kirol eta Turismo Ministerioak eta Zientzia, IKT eta Etorkizunerako Plangintzako Ministerioak Joko Olinpikoen Antolakuntza-Batzordearekin itun bat sinatu dute hainbat hizkuntzaren arteko itzulpen eta interpretazio automatikoa erraztuko duten teknologiak prestatzeko.

2018 Jokoetara 80.000 partehartzaile inguru 100 herrialde baino gehiagotakoak, kazetariak, 1,5 milioi turista joatea espero da. 

Hizkuntzen arteko hesiak gainditzeko, Hego Korean bertan berrikitan garatu duten interpretazio- eta itzulpen-teknologia erabiliko dute.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?