Europako batzordeak Hizkuntzen Industriaren berri ematen duen wegune bat jarri du

Europako Batzordearen Itzulpenerako Zuzendaritzak tresna interaktibo bat jarri zuen, Europar Batasuneko hizkuntzen industriari buruzko datuak biltzeko eta trukatzeko, 2010eko azaroaren 18an.
Hizkuntzen industrian diharduten enpresei, elkarteei eta gizabanakoei, eta estatistika-institutu ofizialei dei egin diete orain han datuak sar ditzaten. Horrek webgune hori informazio-iturri baliagarri bihurtuko du, hizkuntzen industriaz interesatzen den edonorentzat.
Hauxe da webgunearen helbidea:

Bertan dokumentuak bilatzeko, informazioa gehitzeko eta datuak igortzeko aukera dago. Hizkuntzen Industriaren azpisektore hauek hartzen ditu:
•          itzulpena
•          interpretazioa
•          azpititulazioa eta bikoizketa
•          softwarearen lokalizazioa eta webguneen globalizazioa
•          hzkuntza-teknologiako tresnen garapena
•          konferentzia eleaniztunen antolaketa
•          hizkuntzen irakaskuntza
•          hizkuntza-aholkularitza
.
Datu-basea Itzulpenerako Zuzendaritzak kudeatzen du, baina informazio gehiena industriatik datorkio.
2009ko azaroan argitaratu zuten Europar Batasunean sektoreak duen tamainari buruzko ikerlana egin zutenean sortu zen webgunea sortzeko ideia. Ikerlan horren aurkikuntza nagusiak sektoreak krisialdian erakutsi duen sendotasuna eta aurrera begira hazteko (urtero % 10) duen gaitasuna izan ziren. Alabaina, ikerlan horrek erakutsi zuen, orobat, ez dagoela, Europar Batasuna bere osotasunean harturik, sektorearekiko datu estatistikoak biltzeko ohiturarik. Horren ondorioz, eskuragarri dagoen informazioa desberdina da herrialdetik herrialdera eta zaila gertatzen da  egoeraren jarraipena egitea.

Beste ondorio bat izan zen, hazteko horrenbesteko indarra duen sektorea izanik ere, ikusgaitza gertatzen dela. Horregatik, datu-base erkide bat sortzea eta elikatzea datu kualitatibo zein kuantitatiboekin lagungarria gertatuko da.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?