Amazonen estrategia Interneteko saltoki nagusia izateko apustua da

Iturria: Futurebook 

Jeff Bezos-ek, Amazonen nagusiak, duela 20 urte inguru estrategia bat jarri zuen abian eta ordutik hona eutsi egin dio, aldaketa txikiak gorabehera.
Estrategia horren barruan egin duen azken urratsa GoodReads erostea izan da, haiekin bi urte elkarrizketan jardun ondoren. 

Goodreads katalogazio sozialerako webgune bat da. Webgune horretan erabiltzaileek liburuen, oharren eta erreseinen datu-base handi bat kontsulta dezakete. Erregistra daitezke, halaber, liburuen fitxak eta irakurketa-zerrendak sartzeko, eta taldeak osa ditzakete, liburuak proposatzeko edo haiei buruzko eztabaidak sortzeko. 2012ko uztailean 10 milioi kide eta hileko 20 milioi bisita zituen webguneak.  

Bezos-ek ez du kolpe hutsik jotzen, ezarian-ezarian bere joko estrategikoan aurrera egiten du, presarik gabe baina gelditu gabe. Bitartean argitaletxeak unean uneko erabaki taktikoak hartzen dituzte. Amazonek, berriz, beste guztiak dantzan jartzen ditu bere interesen alde. Argitaletxeak eta idazleak kontraesanean bizi dira: alde batetik Amazonen bidez asko saltzen dute, baina kexu dira haren mende daudelako. 

Irakurleak pozik daude Amazonek ematen duen zerbitzuarekin, baina bat baino gehiago kezkaturik dago, Amazon monopolio bihurtuko den beldur.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?