Alemanian ebookak lekua hartzen ari dira

Iturria: Publishing Perspectives 

Urtetan Alemaniako argitaletxeek baztertu samarrak izan dituzte ebookak, garesti merkaturatuz. Irakurleentzat ez ziren erakargarriak gertatzen. Badirudi, ordea, gauzak aldatu direla. 2011tik 2012ra Alemaniako liburuen salmentan ebooken pisua bikoiztu egin da, %1etik %2ra bada ere.

Irakurleen jarrera aldatzen ari da Alemaniako Informazio-teknologien, telekomunikazioen eta medioen Elkarte Federalak joan zen abuztuan Interneten 2.000 erabiltzaileri egindako inkesta batek erakutsi duenez: inkestari erantzun diotenen %24k erantzun du paperezko liburuak irakurtzen dituela, baina ebookak irakurtzeko asmoa duela.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?