Suedian abian jarri dute periodikoak eta argazkiak eskatu ahala inprimatzeko sistema bat
Iturria: http://www.springwise.com/
Eskatu ahala inprimatzeko zerbitzuak izan dira orain baino lehen, baina ia liburutegietan, unibertsitateetan eta argitaletxe batzuetan bakarrik.
Orain dela gutxi, Stockholm-en, Meganews enpresa suediarrak minutu gutxitan couché paperezko aldizkariak kalitate handiz inprimatzeko zerbitzua jarri du. Bertatik pasatzen direnek aukera dute hainbat aldizkari ezagun kreditu txartelaz ordaindu eta pare bat minutuan inprimaturik jasotzeko.
Horretarako Ricoh enpresa japoniarraren teknologia erabili dute. Makinak amaraunera konektaturik daudenez, zenbaki berriak prest dauden bezain laster eskuragarri dituzte erabiltzaileek.
Argitaletxeek aurrezki handiak egiten dituzte inprimategiko gastuetan, banaketan eta itzulketetan. Gainera ingurumena ere irabazten irteten da, ez delako paperik eta tintarik alferrik galtzen, eta birziklatzerik ez delako behar.
Ondoko orriko bideoan azaltzen dira zehatz-mehatz zerbitzu horren abantailak:
http://www.meganewsmagazines.com/index2.htm

Comments
Post a Comment