Zer aldaketa eragin dio Amazonek argitalpen-industriari?

Iturria: Business Journal 

2007an Amazonen Kindlea sortu zenez geroztik hona asko aldatu da askoren liburuak erosteko eta irakurtzeko era. Kindlea aldaketaren eragile izan dela ez dago ukatzerik baina ez da hori bakarrik Amazonek eragindako aldaketaren erantzule bakarra. Enpresa horrek autore-eskubideak hilero ordaintzen ditu eta ez, argitaletxe askok bezala, bi urtean behin. Horri esker autoreekn askoz lasterrago jakiten dute marketinaren ahaleginek zer nolako emaitzak dakarzkieten. Amazonek erraztu egin die autoreei argitaratzea zerbitzu automatizatuen bidez. Edizio- eta zuzenketa-zerbitzuak, liburuen marketinari buruzko ikasgaiak eta liburuak paperean nahiz euskarri digitalean kaleratzeko bideak ere eskaintzen dizkie. Amazonek argitalpen-industrian eskarmentu handia duten profesionalak kontratatu ditu, idazleekin harreman estuagoal izateko. Ohiko argitaletxeek gutxietsi izan dituzten generoak, hala nola istorio laburrak, saiakerak eta kazetaritza-lan luzeak, argitaratzeko aukerak eman ditu. 

Liburu bat argitaratzeak, original gordinetik abiatu eta  kaleratu  arte, 12-18 hilabete eskatzen ditu. Gaur egun, Amazonen bitartez, 12 astean egiten da hori. 

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?