Edukien industria iraultza izaten ari da big data baliatuz
Duela bi urte eta erdi artikulu bat argitaratu nuen gai honetaz: Ebook-en analitika, irakurleak ezagutzeko tresna. Oraingo honetan, ikuspegia zabalduz, ebooken esparruaz haratago, edukien industrian oro har big data deritzenak tratatzeko teknikak izaten ari diren eragina aztertu nahi nuke.
Edukien industrian hainbat organizazio sartzen dira: liburuak, periodikoak eta bestelako argitalpenak ekoizten eta saltzen dituztenak, eta ikusentzunezkoen arloan lan egiten dutenak.
Big data, berriz, informatikan ohiko datu-baseak kudeatzeko softwarea edo datuak prozesatzeko ohiko aplikazioak erabiliz nekez prozesa daitezkeen datu-multzo erraldoiei esaten zaie.
Orain arte argitaletxe batek edo film-estudio batek zer ekoitzi eta zer ez erabakitzeko, arduradun gutxi batzuen intuizioa baino askoz gehiago ez zezakeen erabil: beste produktu batzuen salmenten datuak eta inkestetatik ateratakoak batez ere. Metrika horiek, ordea, ez dira oso fidagarriak izaten, bezeroek produktu berrien aurrean izango duten portaera igartzeko.
Aro digitalean sartu ginenez geroztik, edukien ekoizpenean diharduten konpainiek lehen baino askoz datu kopuru handiagoak bil ditzakete. Datu asko izateak, baina, ez du deus balio, horiek interpretatzeko baliabiderik izan ezean. Big datako teknologiak dira, hain zuzen, datu-uholde horiek ustiatzeko tresna egokiak.
Big Data joera industria guztietan ari da eragina izaten, edukien industria barne, datuak analizatzeko teknologia berriak garatu eta datuak analizatzen dituzten teknikariak trebatu ahala.
Egunkari eta aldizkarien ekoizleak, telebistak eta Interneten soilik edukiak argitaratzen dituztenak big data estrategiez baliatzen ari dira, ikus-entzuleriak analizatuz erabiltzaileak hobeto ezagutzeko eta bakoitzari eduki eta publizitate egokienak zuzentzeko, testuen eta bideoen edukiak automatizatzen dituzten tresnak sortzeko, zerk funtzionatzen duen eta zerk ez jakiteko eta beste hainbat gauzatarako. Joera hau izugarri bizkortu da azken pare bat urtean, eta hasieran konpainia ahaltsu gutxi batzuen kontua zena laster ari da hedatzen beste askotara.
Edukien industriarentzat big dataz baliatzeak esan nahi du datu-bolumen handiak oso laster analizatzea, bai datu egituratu gisa eta, gero eta gehiago, datu egituratu gabe gisa ere.
Big data ez dira ordenagailu pertsonaletan kabitzen; hodeian edo zerbitzari handietan biltzen dira. Terabytetan (1012 byte) petabytetan (1015 byte), zettabytetan (1021 byte) eta kopuru handiagoetan neurtzen dira. Kontuan izan behar da bereizmen handiko zazpi minutuko bideo batek gigabyte bat behar duela biltegian. Youtube batek 24 petabyte baino gehiago prozesatzen ditu eguneko.
Datu egituratuak salmentetatik eta kalkulu-orrietatik jasotzen dira eta egituratu gabeak hainbat eduki digitaletatik. Haiek big datako %20 dira eta hauek %80. Datu horiek edukitzea abantaila handia bada ere, edukien industriako enpresa gehienek urrun dute oraindik aukera horretaz eraginkortasunez baliatzea. Hori lortzeak estrategia zehaztea, inbertsioak egitea eta pertsonak trebatzea eskatuko die.
Edukien industriako enpresek abantaila asko lortzen dituzte big dataz baliatuz, batez ere harreman sakonagoa bezeroekin, haiei bidaltzen zaizkien albisteak eta publizitatea zehazkiago egokitzen dituzte, errazago aurkitzen diren eta erakargarriagoak gertatzen diren bideoak eta argazkiak argitaratzen dituzte eta merkatuan lehiakorrago bihurtzen dira. Enpresa horiek datu kopuru erraldoiak biltzen dituzte minutu bakoitzean beren organizazioetako sail bakoitzetik: publizitate eta salmentetatik, irakurle, erabiltzaile eta bezeroengandik, kontularitzatik, eta abar. Izugarrizko datu kopuruak sortzen dituzte bideo, argazki, testu eta grafiko moduan. Datu horiek Interneten gordetzen eta partekatzen diren datu guztien %70 dira, eta egunetik egunera haziz doaz.
Hazkunde hori hauspotzen duten bi fenomeno daude: datuak biltegiratzea eta banda zabala erabiltzea merkatzen ari dira eta, horren ondorioz, erabiltzaileok gero eta telefono aurretatu, tableta eta ordenagailu gehiago erabiltzen ditugu.
Beraz, enpresei datuak ez zaizkie falta. Duten arazoa haiek bahetzea eta informazio esanguratsua erauztea da. Oraingoz eginkizun horietan trebeenak teknologian oinarrituriko enpresak dira: Facebook, Google, Amazon, Spotify, Netflix.
Big data erabiliz enpresek funtsean onura hauek lor ditzakete: erabakiak informazio hobea erabiliz hartzea, ezkutuan dauden fenomenoen berri izatea eta kudeaketa-prozesuak automatizatzea.
Hona hemen edukien industriako enpresa batzuek big data arloan izan dituzten lorpenen adibide batzuk:
Facebook
Facebook-ek izan duen hazkunde harrigarria partez big datari zor zaio. Datu kopuru handiak sortzen ditu eta horien bidez hazi egiten da. Facebooken xedea pertsona bakoitza konexioa partekatu nahi duten beste pertsona batzuekin harremanetan jartzea da, eta baditu algoritmo batzuk konexio horiek identifikatzeko eta gehiena ikusiko diren albisteak hautatzeko.
Funtsean kide bakoitzaz duen informazioa erabiltzen du, beretzat interesgarriak izango diren informazioak aurkeztuko dituzten konexioak eskaintzeko eta baita publizitatea agerrarazteko ere.
Horretaz aparte Facebookek badu Graph Search deitzen den bilatzaile semantikoa. Hizkuntza naturalez eginiko galderei erantzuteko pentsatua da. Mila milioi erabiltzaile baino gehiagorengandik bildutako big data eta kanpoko datuak konbinatzen ditu, erabiltzaileari egokitzen zaizkion emaitzak eskaintzeko.
Bilaketa fintzeko, Facebookek iradokizunak eskaintzen ditu denbora errealean, Googlek egiten duenaren antzera, eta gero irazki-sistema bat eskaintzen du generoaren, hiriaren, eskolaren, ideia politikoen, sinesteen, eta abarren arabera emaitzak hautatzeko. Bila daiteke, halaber, jatexe bat, bideo bat edo argazki bat, eta iragarki ordainduen sistema bat du, erabiltzailearen profilaren araberako iragarkiak agerrarazten dituena.
Facebook datu pertsonalen munduko biltegirik handienetakoa da gaur egun, eta datu horiek gero eta erabilera mota gehiago dute. Horregatik, sare sozialeko datuek diru asko balio dute. Sal ditzakete, esate baterako, iragarpenak egiteko analitikan erabiltzeko. Datu horiek agregatuak eta anonimoak diren neurrian ez dute pribatutasun-arazorik sortzen baina pertsona jakinen datuak erabiliko balira sortuko lituzkete.
Spotify
Spotify-k, musika streaming-ean eskaintzen duen enpresa ezagunak, mundu osoan dituen 60 milioi erabiltzaile aktiboengandik jasotzen dituen datu kopuru izugarri handiak aztertzeko plataforma bat erabiltzen du. Datu horien bidez beste musika batzuk entzuteko gomendio pertsonalizatuak egiten dizkie erabiltzaile horiei.
Datu horiez baliatuz Grammy sarien irabazleak nor izango diren aldez aurretik igartzeko erabil ditu eta askotan asmatu izan du.
Netflix
Streaming bidez edukiak eskaintzen dituen enpresa honek ere datu kopuru erraldoiak biltzen ditu 40 milioitik gora erabiltzaileen portaeraz egunero. Erabiltzaileek zer eduki bilatzen dituzten, zer kontsumitzen duten, eduki horiek nola baloratzen dituzten, nondik eta zer tresnatan ikusten dituzten jakinda erabakitzen du zer eskaini, zer eta noiz ekoitzi.

Comments
Post a Comment