Adimen artifizialaren etorkizuna
Iturria: phys.org
Hainbeste denbora ez dela ez zen sinestekoa hizkuntzaz adierazitakoa ulertzeko eta beste hizkuntza batera itzultzeko gai izango zen teknologiarik lortuko zenik. Adimen artifizialaren aurrerapenak, ordea, sinesgarriak ez ziren gauza asko lortzeko bidean jartzen ari den teknologia ahalbideratzen ari dira. Noraino eramango ote gaitu bultzada horrek?
Oraintxe bertan oso aurrerapen lasterrak ari dira gertatzen eta badirudi joerak jarraituko duela datozen urteetan. Ikaskuntza automatikoan egiten ari diren aurrerapenekin, besteak beste, sare neuronal sakonetako eta eredu probabilistikoetakoekin, ordenagailuek gaur egun bat-batean itzul ditzakete hizketazko edo idatzizko elkarrizketak, zehaztasunez ezagut ditzakete argazki-oinak, identifika ditzakete aurpegiak eta beste hainbat gauza egin ditzakete.
Ordenagailuek zenbait eginkizun gizakiok bezain ondo edo hobeto egin baditzakete ere, ordea, haien gaitasunak urrun daude oraindik gure pentsamendu konplexutik.
Adimen artifizialean egin diren azken aurrerapenak ikaskuntza, arrazoitze eta hautemate automatikoan egindakoei zor zaizkie, informatikan egin direnek lagundurik. Prozesamendu-ahalmena asko hazi da eta hodeira igaro da. Bestalde webaren hazkundeak datu kopuru handiak biltzeko, biltegiratzeko eta partekatzeko abaguneak sortu ditu. Horrekin batera, zalantzak ebazten eta soluziorik hoberenak aurkitzen laguntzen duten eredu probabilistikoen arloan ere asko aurreratu da. Beste teknologia batzuetan egin diren aurrerapenetatik ere badatoz, esate baterako sare neuronaletatik. Horiek entrena daitezke datu multzo handien bidez objektuak eta irudiak ezagut ditzaten edo hizketako hitzak uler ditzaten.
Esperantza handiak daude jarriak halaber ikusmena, hizketaren ezagutza, hizkuntzaren prozesamendua, ikaskuntza eta plangintza automatikoak batzen dituen adimen artifizial integratiboan ere. Hori guztia duen sistema bat gai izan daiteke gizakiokin elkarrizketan jarduteko.
Teknologia horien emaitzak kontsumitzaileenganaino iristen dira, makinek ulertzen dutelako hizketa arruntez esaten zaiena, liburuak eta filmak gomendatzen dituztelako, posta elektronikoko kontuan spama sartzea oztopatzen dutelako edo trafikoa zailtzen denean ordezko errepideak zein diren esaten digutelako.
Dagoeneko ikaskuntza automatikoaren ikerketa osasun arloko hainbat sailetan erabili da, esate baterako, iragartzeko zer pazientek duten ospitalean infekzio bat harrapatzeko arriskurik handiena. Pertsonentzat zikinak, arriskutsuak edo neketsuak diren lanak egingo dituzten makinetan ere aplika daiteke adimen artifiziala, eta erabil liteke gosearen edo klima-aldaketaren aurkako borrokan.
Dena den, aurrerapen handienak ikusteko urteak eta agian hamarkadak beharko dira, eta segurtasun-kontuei ere arreta jarri beharko zaie, sistema sofistikatu horiek gure aurkako ondorioak eragin ez ditzaten.

Comments
Post a Comment