Egunkariak tabletetarako jauzia egiten ari dira

Apple laster iragartzera omen doa egunkarietara harpidetzeko plan berri bat, IPadak eta antzeko tabletek argitaratzaileei irabazpide berri bat eskainiko dietekakoan, paperezko edizioen salmentaren eta publizitatearen bidez lortzen dituzten diru-sarreretan izaten ari diren jaitsieraren aurka duten borrokan.
Badirudi Applek bere App Storeren bidez salduko dituen harpidetza guztien %30 eta argitalpenen aplikazioetatik lortuko diren publizitate bidezko diru-sarreren %40 gehienez jasoko duela beretzat.
Cupertinoko enpresak harpidedunei beren datuak Applek eta argitaratzaileek partekatzeko baimena ematea edo ez ematea ahalbidetuko dien funtzio bat eskaintzeko prest agertu da. Datu horiek guztiz garrantzitsuak dira egunkari-enpresek iragarki-jartzaileak erakartzeko.
Argitaratzaileek beren bezeroen datuak nahi dituzte, datu-baseetan sartzeko eta haiek banan-banan ezagutzeko.
AEBetako estatu guztietan zabaltzen diren egunkari batzuek dagoeneko eskaintzen die iPaden erabiltzaileei aukera harpidetzeko eta eskualde-mailako egunkari batzuk prestatzen ari dira beren aplikazioak, eta harremanetan daude Applerekin.

Sektoreko enpresa nagusiek espero dute tabletek eta harpidetza bidezko edizioek lagundu diezaieketela, duela urte batzuk edukiak sarean doan jartzen hasi zirenetik hona izan dituzten galerak geldiarazten, kitatzen ez bada ere.
Egunkariak serioski ari dira inprimatuaren eredu tradizionala tabletetarako eta irakurgailu elektronikoetarako birsortzeko ahaleginak egiten.
Argitaratzaileek nahi zuten Appleri hainbesteko bat ordaintzea eta ez harpidetzen eta publizitatearen bidezko diru-sarreren ehuneko bat ematea, eta ez daude pozik Appleren baldintzekin. Espero zuten aplikazioetarako edizioak egunkariaren paperezko bertsioekin batera konbinatzea harpidetzetan. Horren ordez, Apple erabili beharko dute harpidedunekiko bitartekari gisa.
Tableten merkatura jauzi egiteak egunkariei epe laburrean arazoak badakarzkie ere, iPadak eta etorriko diren tabletek iragazki sofistikatuak eta irabaziak ekarriko dizkietenak sortzeko aukera digital berriak emango dizkiete.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?