PCetarako Blio irailaren 28an dator. Bazen garaia!

2010eko urtarrilean Las Vegas-en Consumer Electronics Show (CES) izan zenez geroztik, Blio noiz kaleratuko zen zain geunden. Handia izan baitzen sortu zuen itxaropena. Geroztik etsipena nagusitzen joana zen. Bazetorrela, bazetorrela, baina ez zen agertzen. Oraingoan badirudi benetan badatorrela.

K-NFB Reading Technology, Blio sortu eta garatu duen enpresak gaur bertan iragarri du bere aplikazioa eskuragarri izango dela doan www.blioreader.com webgunean irailaren 28tik aurrera, Windows sistema eragilea erabiltzen duten tresna guztietarako, eta iOS eta Android sistemetarako bertsioa laster kaleratuko dutela. Datozen hilabeteetan mundu mailan hedatuko dute Blio, tresna- fabrikatzaileen, denden, mugikorretako operatzaileen eta hezkuntza-erakundeen bitartez.

Blio egokia da haurrentzako liburuetarako, ikasliburuetarako, bidai gidetarako, sukaldaritza liburuetarako eta kolorea ezinbestekoa duten bestelako liburuetarako, eta, gainera interaktibotasuna ere onartzen du.

XPS formatua erabiliz paperezko liburuen maketazioa mantentzea ahalbidetzen du, baina ePub formatua ere onartzen du, testutik hizketarako bihurketa txertatua du, irakurleak bere oharrak txerta ditzake, atalak nabarmendu eta webguneetaranzko estekak gehitu ere bai.

Jaitsitako tituluak erabiltzailearen liburutegi birtual batean gordetzen dira. Hortik aurrera, hainbat tresnatan irakur daitezke.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?