e-booketatik liburu-jokoetara liburu-aplikazioetan zehar

Ipada agertu zen arte, e-bookak paperezko liburuen bertsio elektroniko hutsak ziren. Hau da, edukia berbera zen eta euskarria zen aldatzen zena. Horrek bazekartzan abantaila batzuk: liburu askorentzat leku gutxi behar izatea, sakelan liburutegi bat eraman ahal izateaedo testuan bilaketak egin ahal izatea.


Aliziaren abenturak lurralde miresgarrian ereader batean.
Alabaina, teknologia askoz aberastasun handiagoa eskaintzeko gai da. Wired aldizkaria iPad batean nola ikusten den begiratzea aski da horretaz ohartzeko:


Garbi ikusten da teknologiak eskaintzen dituen baliabideak erabiliz gero, liburuaren euskarria ez ezik kontzeptua bera ere alda daitekeela eta aldatzen ari dela.
Hor bada erabiltzaile arruntarentzat oharkabean pasatzen den beste aldaketa bat: iPadekoa e-book bat baino gehiago aplikazio-liburua edo aplikazio-aldizkaria da, hainbat funtzionalitate dauzkana, programazio informatikoari esker.
Bide horretatik aurrera jarraituz, nahiko urrats naturala izan daiteke zenbait liburu joko-liburuak izatea, hots, edukiak erabiltzeko, "irakurleak" bideojokoen formatua erabiltzea. Nik esango nuke haur eta gazteentzako edukiak direla urrats hori egiteko hautagai naturalak; edukia bera egokia izan daitekeelako horrela aurkezteko, eta baita belaunaldi gazteek edukietan arreta jarriko badute, formatu horietara jo beharko delako ere.
Haur eta gazteentzako edukiak aipatzen ditudanean ez naiz ari eduki entretenigarrietan soilik pentsatzen, ikasmaterialak ere bide horretan abiatuak baitira.
Ikus hau, adibidez:

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?