Argitaletxeak inoiz baino garrantzitsuagoak izango dira

McGraw-Hill Professional-en presidenteak Mashable-ko artikulu batean esana:

"Web bidez norberak argitaratzearen inguruan sortu den zalaparta gorabehera, argitaletxeek are paper garrantzitsuagoa izango dute e-bookaren munduan. Eduki arruntak nonahi daude (eta doan neurri handi batean), beraz kalitate handiko eduki zaindu, editatuek — aditu-talde bat behar dutenek — ordaintzea mereziko dute.
 McGraw-Hill-en, batez besteko liburu teknikoak eta kontsulta-liburuak editorez, produkzio-editorez, proba-zuzentzailez eta diseinatzailez osaturiko lantaldea behar du, liburu arrunt bat argitaratzeko. Mundu digitalean, argitaletxeen papera are handiagoa izango da, teknologia berriek oraindik erabilera- eta ikaste-esperientzia aberatsagoa eskaintzeko aukera ematen baitute. Gainera, webean zerbitzatzen den gero eta eduki-kopuru handiagoarekin, bezeroek eduki landuak eskaintzen dituzten hornitzaileak, berentzat informazioa modu efizientean biltzen eta kontestualizatzen dutenak, eta bilaketa oso zehatz eta espezifikoak egiteko aukera eskaintzen dutenak bilatuko dituzte, eta haiei ordaintzeko prest izango dira. Arlo berri horietarako eskarmentua eta baliabideak dituzten argitaletxeak izango dira e-booken argitalpenaren erregela berriak idatziko dituztenak."

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?