Espresso Book Machine bat instalatu dute lehenbizikoz Europa kontinentalean

Espresso Book Machine eskatu ahalako inprimaketako makina, liburu bat minutu batzuetan inprimatzen, kolatzen eta azalez hornitzen duena, Europa kontinentalera iritsi da. Ia bi urte igaro dira Londresko Blackwell liburu-dendak horrelako makina bat jarri zuela.
Aurten, azaroaren bukaeran, instalatu dute mota horretako makina bat, lehenbizikoz, Amsterdam-eko American Book Center liburu-dendan.
 
 
Orain probatan daukate eta 2011ko urte-hasieran hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Espresso Book Machineren softwarea, EspressNet deritzona, On Demand Books enpresak garatua da. Horren bidez, eduki-biltegi erraldoi batera konekta daiteke makina, bezeroek milioika titulu minututan inprimaturik eskuratzeko aukera izan dezaten. 
 
On Demand Books enpresak eta Xeroxek sinatu duten akordio baten ondorioz,  Xerox-en 4112 kopiagailu/inprimagailuaz ekipaturik doa orain Espresso Book Machine. Horrek garrantzia du, ez bakarrik sistemak ematen duen kalitatea hobetuko delako, baita Xerox-ek mundu osoan eskaintzen dituen makinak alokatzeko eta mantentzeko zerbitzuek ere bermea emango dutelako ere.

Espresso Book Machine bat Xerox-en 4112 kopiagailu/inprimagailuaz ekipatua.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?