Facebook questions, bezeroen iritziak ezagutzeko tresna

Galderak egitea eta jarraitzaileen erantzunak laster jasotzea ahalbidetzen du Facebook Questions zerbitzuak. Zure Facebook-en Questions erabilgarri edukitzeko, lehenik eta behin Kontuaren ezarpenetan hizkuntza =  ingelesa aukeratu (oraingoz behintzat) eta  http://www.facebook.com/questions orrira joan behar duzu. Han Get Questions botoia sakatu. Hori eginez gero,galderak egiteko aukera izango duzu.

Zure profilean edo hasierako orriaren goialdean, zure mezuak idazteko laukiaren ondoan dagoen Question esteka sakatu. Gero sartu galdera, eta gehitu, nahi baduzu, erantzun posible batzuk, poll options atalean. Egin klik Ask Question botoian, galderak argitaratzeko.

Zerbitzu hori oso baliagarria da, esate baterako, argitaletxe batek irakurleen iritziak ezagutzeko. Erantzuleek aukera dezakete eskaintzen zaien erantzunetako bat ematea eta bide batez badute aukera beste erantzun batzuk gehitzeko, beste erabiltzaile batzuek aukera gehiago izan ditzaten. Erabiltzaileek parteka ditzakete galderak, beste erabiltzaile batzuek erantzunak eman ditzaten.

    Comments

    Popular posts from this blog

    Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

    QR kodeak erabiltzeko gida

    Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?