Nola doa e-book-en merkatua munduan zehar?

FRANTZIA

E-book-en merkatua: salmenta guztien % 0.5, hau da 13 milioi € 2009an.

Abaguneak: Apple Frantziako merkatuan sartzen hasi da IPad-aren bidez, eta Frantziako argitaletxe gutxi batzuek soilik sinatu duteharekin liburuak saltzeko kontratua. Amazonek ez du oraindik lortu Frantziako argitaletxeengandik beren e-book-ak saltzeko baimenik. Badirudi Orange eta telekomunikazioetako beste operadore batzuk merkatuan sartuko direla eta harpidetza bidezko eskaintzak egingo dituztela. Arrazoi horiengatik guztiengatik, Frantziako argitaletxeak e-book-ei liburuen salneurri finkoa aplikatzeari buruzko lege-proposamen bat lantzen jardun dira, beren liburuek formatu digitalean izango dituzten prezioak kontrolatu ahal izateko.

Erronkak: Beren estrategiaren kontrola galtzea, Amazonek eta beste enpresa batzuek argitaletxeei eragotzi egin nahi baitiete beren prezio-estrategiak erabakitzea eta liburuaren balio-kate osoari egoki ordaintzea.

ALEMANIA

E-book-en merkatua % 1 baino ondotxoz txikiagoa.% 1 balitz 90 milioi €-koa litzateke.

Abaguneak: Mundu guztiak uste du leherketa oraintxe ari dela gertatzen eta e-book-ak leku garrantzitsua hartuko dutela merkatuan 2011tik aurrera. Uste hori zuzena dela adierazten dute e-book-en irakurgailuen eta tableten salmenta garrantzitsuei buruzko datuak. Oso zenbatespen desberdinak egiten dira. Batez beste, zenbatespenek diote 2015erako hartuko duten merkatu-kuota % 5 eta % 15 bitartekoa izango dela.

Erronkak: Argitaletxeek beren negozio ereduak birplanteatu behar dituzte, egileen eta saltzaileen arteko zuzeneko harremanek ez ditzaten bazterrean utz. Argitalpen zientifikoei eta testuliburuei dagokienez, presio handia egin dute liburutegiek dohako eskuragarritasunaren alde.

JAPONIA


E-book-en merkatua: % 1.1% , hau da 104 milioi €, 2010ean.

Abaguneak: Nomura Ikerketa Institutuak dio 2015ean e-book-en merkatua 2.100 milioi €-koa izango duela, merkatu osoaren % 10.

Erronkak: Paperezko argitalpenak birsalmenta-prezioa mantentzeko sistema bat dute Japonian, baina, horrek ez ditu e-book-ak hartzen. Japoniako copyright legearen arabera, paperezko materialen kopiak bakarrik egin ditzakete argitaletxeek. Oraingoz eskubide hori ez da zabaldu eduki digitaletara eta Japoniako copyright legeak aukera ematen die erabiltzaileei babesturiko liburuak erabilera pertsonalerako digitalizatzeko. Horren ondorioz, gero eta arazo larriagoa dakarte iruzurrezko kopiek. Japoniako Liburu-Argitaratzaileen Elkartea e-book-en argitalpenerako egileen eta argitaletxeen arteko kontratu estandar bat erabili nahian dabil, paperean argitaratzen zuten argitaletxeek euskarri digitalean ere argitaratzeko eskubidea izan dezaten.

HEGO KOREA


E-book-en merkatua: 127milioi €

Abaguneak: Koreako e-book-en merkatua e-book-ak egiteko soluzioen hornitzaile gutxi batzuen eskuetan egon da. Espero da 2013an merkatua 370 milioi €-koa izango dela. Liburuen banatzaileak, irakurgailuen fabrikatzaileak eta telekomunikazioetako enpresak merkatuan sartzen ari dira.

Erronkak: Orain dauden argitalpen-eskubideek ez dituzte behar bezala babesten argitaletxeen interesak. Horregatik, neurri legal, instituzional eta teknikoak behar dira, argitaletxeen eskubide esklusiboak bermatzeko. Koreako argitaletxeen kezkarik handienak e-book-etara egokituko diren edukiak bermatzea, egileen, argitaletxeen eta banatzaileen artean irabaziak banatzeko sistema bat eratzea eta irakurgailuen bateragarritasunaren nahiz segurtasunaren aldetik dauden arazoei irtenbidea bilatzea dira.

HERBEHEREAK

E-book-en merkatua: 350.000 e-book inguru saldu dira 2010ean. Hori merkatuaren % 0.3 da, hots, 1,8 milioi €

Abaguneak: Espero da salmentak bikoiztu egingo direla. Herbehereetako liburu-sektorea B2B banaketarako plataforma digital ireki bat jartzea aztertzen ari da. Central Book House-k print-on-demand zerbitzua eskaini die argitaletxeei stock-en kostuak txikiagotzeko eta merkataritza elektronikoa hobetzeko. The American Bookshop-ek  Espresso Book Machine-a jarri du, dendan bertan eskatu ahalako inprimaketa probatzeko.

Erronkak: Pirateriak edo fitxategiak partekatzeak, metadatuetarako estandarizazioa falta izatea, eta, beraz, edukien ikusgaitasuna eskasa izateak eta plataformen formatu bateratua ez izateak sortzen dute kezkarik handiena. Beste batzuen plataformak erabili beharrak, hala nola Amazonena edo Google-rena, alegia, argitalpenak egiten ere lehiakide izatera irits daitezkeenenaz baliatu beharrak, baldintza desegokitan, eta baita autoargitalpenak ere sortzen dituzte kezkak. Liburutegien mailegatze-politikak erabaki gabe eta presiopean daude.

HEGO AFRIKA

E-book-en merkatua: gutxienez % 1,5era iritsi da, hau da 6 milioi €-ra
Abaguneak: Gaur egun argitaletxe generalista handi guztiek dute argitalpen digitaletarako zuzendari edo estrategia-arduraduna. Garapen interesgarriak egin dira liburu-denden sektorean. Kalahari dendak bereirakurgailu propioa ateratzea erabaki du. Kindle-a Hego Afrikan 288 €-an eros daiteke eta eskariak 8 egun baino lehenago iristen dira. Hori merkatua bultzatzen ari da.

Erronkak: Legeak ez du mugatzen eduki digitalen eta e-book-en argitalpena. Hala ere, argitaletxeek diote beren lurraldean e-book-ak sustatzea ez dela erakargarria, zeren eta irakurleek Amazonetik liburuak erosten dituztenean ez dutela irabazi gehigarririk lortzen. E-book-ak paperezko liburuen erdi prezioan saltzen ari dira.

ESPAINIA

E-book-en merkatua: % 1,6, hau da 51,3 milioi €.

Abaguneak: Hamar urtean ez du gaindituko % 10-% 12a. Ezkortasuna nagusi da hazkundeari dagokionez. Ez dago eredu juridiko jakinik, datu-baseetarako salbu, baina lizentzia-ereduak ari dira garatzen liburutegi publikoetarako.

Erronkak: E-book-en merkatua negozio-arlo berri bat da, paperarenaren osagarria. Berme juridikorik izanez gero, inbertsioak egin beharra egongo da hor.



ITALIA
E-book-en merkatua: merkatu generalista osoaren % 0,1-% 0,2, hau da 1.500 milioi €.

Abaguneak: Argitaletxe handi gehienak joan zen urrian hasi ziren e-book-ak banatzen. Mondadori eta Giunti beren kabuz, Gems-ek, Feltrinelli-k eta RCSk join venture bat eratu dute e-book-ak banatzeko. Une honetan haiek dira nagusi Italiako merkatuan. Eguberriek % 30eko merkatu-hazkundea ekarri dute.

Erronkak: E-book-en merkatua laster ari da hazten, baina paperezko liburuen merkatua ez du berehalakoan gaindituko. Garrantzitsua ikusten dute argitaletxeek prentsak e-book-ei buruzko informazio zuzena zabaltzea. Italiako argitaletxeek, oro har, erabakia dute merkatu horretan egotea. E-book-ek askoz BEZ altuagoa izateak, hau da, % 20koa %4koa izan partez, bezeroeprezioekiko duten esperantzak zapuzten ditu.

ERRESUMA BATUA

E-book-en merkatua: “Erresuma Batuko argitaletxe batzuek diote 2009tik 2010era  % 100 eta % 800 bitarteko hazkundea izan dutela salmentetan eta merkatu osoaren % 1% eta % 9 bitartekoa izan dela 2010ean.

Abaguneak: Erresuma Batuko e-book-en merkatua bi urte atzetik doa gutxi gorabehera Amerikako Estatu Batuetakoarekiko, baina atzerapen hori murrizten ari da, oro har e-book-en salmenta esponentzialki hazten ari delarik. Formatu digitalean irakurtzeak ez du eskatzen nahitanahiez irakurgailu dedikatu bat erostea; telefono aurreratuen eta tableten zabalkundea laguntzen ari zaio e-book-en merkatuari.

Erronkak: Banaketa mundu mailakoa bihurtzen ari den heinean, salmentak handitzeko aukerak areagotzen ari dira, baina baita marketina lurralde zabalagoari begira egin beharra ere. Titulu beraren hainbat edizio izateak nahasmendua sor lezake merkatu irekietan. jaiotzen ari den merkatua denez, ez da komeni gehiegi arautzea. Negozio-eredu posible asko daude.

AEB

E-book-en merkatua: gutxi gorabehera merkatu osoaren % 8, hau da 317 milioi €

Abaguneak: Merkatua esperantza onak ari da sortzen. Zabalkunde handiko periodikoak, hala nola New York Times eta USA Today e-book-en salmentak sartzen hasi dira salduenen zerrendetan, 2011ko lehen hiruhilekoan. Amazonen Kindle-ak eta Apple-ren iPad-ak bultzatzurik, e-book-en salmentak bizkor hazi dira eta badirudi horrela jarraituko dutela. Barnes & Noble-k adierazi du Eguberrietako salmentak inoizko onenak izan dituela, neurri handi batean Nook irakurgailuaren eraginez. Google E-Books eta Amazon.com bi negozio-eredu garrantzitsu dira. Amazon-en banaketa elektronikoko negozio-eredua izan da arrakastatsuena eta tentsioak sortu dizkie argitaletxe tradizionalei. Paperezko edizioak bainio askoz merkeago saltzen ditu digitalak, sarri % 50 merkeago. gaur egun Amazon-ek e-book-en ale gehiago saltzen ditu paperezkoak baino.

Erronkak: kezkarik handienetako bat pirateriak sortzen duena da.

Comments

Popular posts from this blog

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

QR kodeak erabiltzeko gida

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?