Claros: arte klasikoaren datu-base semantikoa

2011-05-17an Oxford-eko Unibertsitatean CLAROS (Classical Art Research Online Services) aurkeztu zuten. Datu-base bat da, baina ez edozein datu-base. Edukiz aberatsa da: dagoeneko baditu 2 milioi erregistro eta arte klasikoko irudiak. Hala ere, ezugarririk azpimarragarriena web semantikoari, Linked Data unibertsoari, egiten dion ekarpena da.

Linked Data terminoak datu egituratuak amaraunean argitaratzeko eta konektatzeko sistemen multzoa adierazten du. Linked Dataren oinarriak hiru dira: URIak, hau da, entitateen edo kontzeptuen identifikatzaileak, HTTP helbide-sistema, eta kontzeptuak eta kontzeptuen arteko erlazioak deskribatzeko RDF eredua. 

Claros ez da biltegi soil bat, baizik eta datu-base bizien nazioarteko federazio bat, unibertsitaeetako ikerketa-institutuetan eta museoetan dauden bilduma nagusietan aldi berean bilaketak egitea eta objektuak ikustea ahalbidetzen duena


Bilaketak egiteko bi era eskaintzen ditu Clarosek:
  1. Bildumak arakatzea. Arakatzerakoan ezaugarri hauek aukera daitezke:
  • Kategoria: eskultura, zeramika, sarkofagoa, etab.
  • Lekua: Grezia, Egipto, etab. izenez nahiz mapa batean
  • Aldia: urte batetik beste urte batera, datuak sartuz nahiz denbora-lerroan adieraziz
  • Gako hitzak, zerrenda batetik aukeratuz
  • Datu-bildumak, zerrenda batetik aukeratuz
     2.  Sistemari aurkezten zaion irudi baten araberako bilaketa.
   
Clarosek gizakiak egindako kontsultei ez ezik makinek egiten dizkiotenei ere erantzuten die, arkeologiari eta arteari buruzko metadatuekin, makinak irakurtzeko zenbait formatutan:  RDF, JSON eta KML.

Erabiltzaileoi web orri arrunt baten itxuran eskaintzen zaigun informazioa Claros aplikazioak SPARQL lengoaia erabiliz lortzen dituenak dira.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?