iPad eta Android tabletetan edukiak argitaratzeko tresnak

Tabletetarako eta telefono aurreratuetarako argitaratzea laster ezinbestekoa izango dute argitaletxeek eta enpresek. Datozen urteetan ehunka milioi tableta erabiliko dira aldizkariak, egunkariak, liburuak, eskuliburuak, etab. irakurtzeko.

Pixkanaka ari dira kaleratzen iPad eta Android tabletetan (eta paperean) edukiak argitaratzeko tresnak. Hona hemen horietako batzuk eta beren ezaugarriak:


Plangintza-fasetik argitalpen-faseraino urratsak egiteko prestaturik dagoen tresna da:
Plangintza. Ikus bideoa:


Sorkuntza
Adobe InDesign-erako pluginen bidez argitalpen interaktiboak presta daitezke programatu gabe. Maketan estekak, diapositiba-aurkezpenak, bideoak, etab. txerta daitezke. Hainbat tamainatako pantailetarako edukiak sor daitezke InDesigneko maketa berean eta webgunerako prestatuak ziren edukiak molda daitezke tabletetarako. Ikus bideoa:


Muntaia

Panel batean tabletetarako prestaturiko orrialde guztiak ikusten dira. Klikatuz eta arrastatuz hurrenkera jakin batean ipin daitezke eta haren barruan mugi daitezke. Ondo dagoela erabakitakoan, botoi bat sakatuz,   plataforma desberdinekin (iOS, Android, WebOS, RIM, HTML5) bateragarria den formatu batera esportatzen da edukia. Ikus bideoa: 



Zabalkundea
Behin edukia esportatuz gero, hura irakurleen eskuetan jartzeko, bi aukera daude: aplikazio batean banatzea edo WoodWing-ek berak duen plataformaren bidez banatzea. Bigarren aukera hau harpidetzetarako egokia da.

Soluzio honen prezioak hemen kontsulta daitezke.


2) Adobe Digital Publishing Suite

Besteak beste, iPaderako, Android tabletetarako eta BlackBerry PlayBook-erako edukiak prestatzeko erabil daiteke.

Lehenbizi, InDesign CS5.5eko orrialdeak eta haiei estekaturiko irudi, bideo eta audioko osagaiak, InDesigneko Folio Builder panela erabiliz, hodeian dagoen Folio Producer Service-era igortzen dira eta han sortzen diren .folio formatuko fitxategiak banaketa-zerbitzura eramaten dira.

Ondoko grafikoak erakusten du nola lan egiten den InDesign CS5.5 softwarea eta tresna hau erabiliz, tabletetarako edukiak lantzeko:

 

Adoberen ohiko banatzaileek eman dezakete prezioen berri.

3) Aquafadas enpresaren tresna-sorta. Zenbait tresna dauzka enpresa honek argitalpen digitaletarako:

AVE AppFactory softwarea koderik idatzi gabe aplikazioak prestatzeko tresna da. Macintoshetan funtzionatzen du. Oraingoz iPad, iPhone eta iPodetarako aplikazioak egiteko balio du, baina badute asmoa Android, Windows Phone 7 eta Blackberryren RIMerako aplikazioak egiteko ere garatzeko.

Adobe InDesign-erako plugina. Koderik idatzi gabe dokumentuei interaktibitatea gehitzea ahalbidetzen du. Hainbat erabiltzailek aldi berean erabil dezakete. Dohainikakoa da.

Aquafadas Software Development Kit (SDK) Software-garatzaileentzako tresna, aplikazioak hutsetik abiatuz garatzeko edo lehendik daudenak moldatzeko.


ComicComposer Komikiak iPhone, iPad edo Android tresnetarako, Facebookerako edo blogetarako, interaktibitatez aberasturik, moldatzeko.Dohainikakoa da.

Aquafadas Publisher Portal  Eduki digitalak zabaltzeko eta saltzeko online zerbitzua. Salmentak eta marketina analizatzeko baliabideak ditu.

myKiosk. QuarkXpress edo InDesign eta pluginak erabiliz eginiko aplikazioak iPaden ikusteko softwarea. Dohainik jaits daiteke iTunesetik.

4) Nxtbook Media.
PDF dokumentuetatik abiatuz aldizkari, katalogo, liburuxka eta turismo-gida digitalak sortzeko softwarea garatzen dute.

5) Texterity. iPhone, iPad eta Android tresnetarako aldizkari, katalogo eta gainerako eduki digitalen argitalpen-zerbitzuak eskaintzen dituzte.

6) Zmags. Amazonen Cloud Hosting Networken ostataturiko plataforma bat da. Edukiak ikusi ahal izateko, erabiltzaileek edozein nabigatzaile eta Flash behar dute. Plataformak irakurgailuaren pantailara eskalatzen ditu edukiak. InDesign erabiliz sorturiko PDF dokumentuetatik abiatzen da argitaratzailea. HTML5en oinarritua edo Flashen oinarritua izan daiteke irakurtzeko softwarea, tabletaren arabera.

Erabiltzaileak ez du aplikaziorik behar, baina argitaratzailearentzat hori desabantaila bat da, ezin diolako erabiltzaileari edizio berriez informaziorik automatikoki bidali. Horren ordez, emaila erabil dezake, esate baterako.


7) Publish88


8) Coverpage. Edukiak InDesignen prestatu ondoren, plug-in batez esportatzen dira eta Coverpage Publisher-era inportatzen dira, multimedia edukiak eta interaktibitatea eransteko. Azkenik, Coverpage Content Server-en argitaratzen dira.






Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?