Publizitate panel digitalak

Aspaldi ohitu ginen gure kaleetan paperezko publizitate-panel handiak ikusten. Orain arlo horretara ere iritsi da digitalizazioa. Horren ondorio nabari bat malgutasuna da. Orain arte iragarki bat astetan egoten zen ikusgai eta gero hurrengoa jartzen zuten, beste aste batzuk egoteko. Iragarki digitalak, ordea, alda daitezke nahi bezain sarri. Malgutasuna eta malgutasunarekin errentagarritasuna eta ereduaren aldaketa. Jadanik ez dira metro karratuak saltzen minutuak baizik.
Panel digitalak inbertsio bat eskatzen du, baina eskulanean, materialetan eta garraioan aurrezten denak aukera ematen du inbertsio hori laster amortizatzeko. Digitalak izateak aukera ematen du hainbat panel sarean konektaturik funtzionarazteko.


Publizitate panel digitalak geltoki batean


Tamaina askotako publizitate-panel digitalak daude: itxarongela baterako moduko txikiak, autobus geltokietarakoak eta estadioetako handietarainokoak.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Europar Batasunak eduki digitalei eta hizkuntzei buruzko ekimena jarri du abian

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?