Hachettek Numilog lehengo jabeari saldu dio
Prentsa-ohar baten bidez, Hachette Livre argitaletxeak adierazi du 2008an erosi zuen Numilog enpresa, liburuen digitalizazioan eta liburu digitalen salmentan espezializatua, Denis Zwirn-i, haren sortzaile eta Zuzendari Nagusiari, saldu diola.
Frantzian liburuaren merkatua izaten ari den bilakaera da salmenta bidez lehengo jabeari Numilog itzultzeko azaldu duten arrazoi ofiziala. Era horretan Numilog burujabe izango da bere garapena egiteko eta zerbitzuak proposatzeko, hala nola fitxategi digitalak banatzeko, liburu digitalak zuzenean edo bitartekarien bidez saltzeko, liburu-denden webguneak sortzeko eta kudeatzeko, etab. Hachette Livrek Numilogekin lankidetzan jarraituko du hala ere.
Plataforma digitalaren bezeroen eskakizun bat izan da Numilog independentea izatea eta ez Hachetterena izatea.

Comments
Post a Comment