Hezkuntzan erabiltzeko irudi libreak
Ikasmaterialetan irudiak erabiltzea erabakitzen denean, ezin da edozer gauza egin. Erraza da Internetetik irudiak jaistea, baina, eskubideak kontuan hartu gabe egiten bada, arazoak izan litezke. Eskubideak errespetatuz jokatu nahi bada, berriz, bestelako arazo batzuk sortzen dira: askotan ez da jakiten eskubideak norenak diren eta eskubideak erostea ere konplikatua gertatzen da askotan.
Zorionez, gaur egun badira beste bide batzuk arazo horiekin topo ez egiteko, zehazki eskubideetatik libre dauden irudien bankuak erabiltzea. Hona hemen irudi-banku horietako bat:
Wikimedia Common. Irudi-banku honek 12 milioi irudi baino gehiago dauzka. Hor bilaketak egin daitezke gaika (natura, gizartea, zientzia, etab.), lekuaren arabera (Lurra, espazioa, etab.), irudi motaren arabera (argazkiak, mapak, diagramak, etab.), lizentzia motaren arabera (Creative Commons, etab.), iturrien arabera (aldizkariak, entziklopediak, etab.)

GureGipuzkoa.net ahaztu zaizu.
ReplyDelete