Adierazpena liburuaren etorkizunaz Europan
Irailaren 9an bilkura bat egin zuten Alemaniako Deutscher Kulturrat, Börsenverein des Deutschen Buchhandels e.V. erakundeak, Frantziako Syndicat national de l’édition (SNE) eta Syndicat de la Librairie Française (SLF) sindikatuek. Bilkura horren ondorio gisa adierazpen bat egin zuten elkarrekin erakunde horiek, Europan liburuak izan beharreko etorkizunaz, Europar Batasunaren lan-programan kontuan izan dadin.
Alemaniako eta Frantziako gobernuei eskatu diete "liburuari buruzko kultura europarra garatzeko estrategia bat jar dezatela abian, Europar Batasunaren lan-programan txertatua" eta liburuaren katean parte hartzen duten eragile guztiekin adostua.
Hauek izan dira adierazpenaren puntu nagusiak:

- Liburuaren prezio finkoa, Europar batasunaren 11 esatutan ezarrita dagoena ukitu ezinezkoa da eta negoziatu ezinezkoa ere bai nazioarteko hitzarmen komertzialetan. Prezio finkoa, argitalpenak sortzearen eta zabaltzearen garapen-tresna baita, Europako estatu guztiei gomendatu behar zaie.
- BEZari buruzko europar zuzentarauak, aldiz, egokitu egin beharko litzateke, estatu kideek liburu digitalari ere zerga murriztu bat ezarri ahal izan diezaien.
- Desagerrarazi egin behar dira lehiaren aurkako baldintzak, batez ere zergen aldetik, adibidez enpresa multinazionalek beren egoitza nagusia duten lekuaren araberako desberdintasunak.
- Egile-eskubideak dira jabego intelektualaren europar zuzenbidearen bihotza. Eskubidedunak soilik erabakitzen du bere obra argitaratuko den ala ez. Printzipio hori ez da ahuldu behar liburu digitalen kasuan.
Comments
Post a Comment