Mike Shatzkin-ekin solasean: zergatik da horren zaila Amazonen lehian aritzea?
Iturria: Jeremy Greenfgield-ek Mike Shatzkin-i egindako elkarrizketa
Amazon argitaletxe gehienen bezero onena da — eta haiek beldurrik handiena dioten enpresa. Eduki digitalen negozioen aro globalizatuan, enpresek, seguru asko, aldi berean partaide eta lehiakide izan daitezkeen enpresekin egin beharko dituzte negozioak.
Ondoko elkarrizketa laburrean Mike Shatzkin mintzo da Amazonen benetan gertatzen ari denaz, argitaletxeek jakin behar dutenaz eta ezagutza hori beren bezerorik garrantzitsuenarekiko harremanak hobetzeko baliatzeaz.
Jeremy Greenfield-ek: Amazon da argitaletxe askoren bezerorik handiena. Beldurrik handiena ematen dien lehiakidea ere bada. Nola lan egin dezakete argitaletxeek eta nola ari daitezke lehian, hain handia eta arrakastatsua den enpresa batekin?

Mike Shatzkin-ek: Amazonekin lehian aritzea hain zaila izateko arrazoietako bat da hura hainbat saltsatan dagoela sartuta. Diapers.com-en jabea da, beraz haurrak zaintzeari buruzko liburu bat egiten ari direnean, argitaletxeek ez bezalako baliabide batzuen bidez iristen da merkatuko jendearengana. Oso litekeena da eurek egiten dituzten liburuen bitartez aukera horietara esnatzea.
Argitaletxeak orain merkatu bertikaletan ari dira pentsatzen eta merkatu bertikaletan sartzen direnean ez dute pentsatzen soilik merkatu bertikal horietan edukiak saltzean baizik eta merkatu bertikal horien negozioetan egotean, eta Amazon dagoeneko han dago. Beren negozioen konplexutasuna ulertzeak zerbait ematen die Amazonekin negoziatzen dutenean.
JG: Amazon-ek posizio nagusia du AEBetako liburuen eta ebooken merkatuetan. Zer esan nahi du horrek argiteletxeentzat etorkizunari begira?
MS: Amazoni buruzko errealitate asko dago ez zaiona aurre egin. Arrisku handia dago Amazon argitaletxeen marjinak estutzen has dadin eta oso arrisku txikia dago argitaletxeak ezer egin dezaten horren aurrean.
JG: Amazon beti Amazon izango al da? Barnes & Noble ez da dagoeneko duela 10 urte zen merkatuko indar nagusia liburuen argitalpenaren industrian.
MS: Barnes & Noble ez da duela 15 urte zen Barnes & Noble, aldaketa disruptiboa izan zuelako. Amazonen kontua da ea denetik saltzen duen dendak indarra galtzen duen jendeak denda espezializatuagoak nahiago dituelako. Argitaletxe bertikalek saiatu behar dute ulertzen nola berenganatu bezeroak haiengana iristen lehenak izateko.
Beste jende batek jakin nahi luke ea Googlek bilaketa unibertsalaz Amazon ordezkatuko duen. Mundua aldatu ahala jendeak informazioa bilatzen duelarik eta ez liburuak, eta liburua izanik informazioa aurkezteko modu bat, horrek esan nahi al du jendeak denbora gehiago emango duela Googlen informazioa bilatzen Amazonen liburuak bilatzen baino?
Amazon ez dadin Amazon izan aldaketa disruptiboren bat beharko litzateke Amazon motelduko lukeena.
JG: Zer iruditzen zaizu beste saltzaile batzuekin lan egitea? Saiatzea banaketa-kanalak dibertsifikatzea?
MS: Uste dut argitaletxe orok onena lukeela saldu ahal izatea ahalik eta liburu gehienak Amazonetik kanpo. Nor zarenaren arabera errazago ala nekezago egin ahal izango duzu hori. F+W Media baldin bazara [Digital Book Worlden jabea] eta entusiasten merkatuetan argitaratzen baduzu badaude dendak zure liburuak, espezializatu gabeko liburuen arlokoak ez direnak, sal ditzaketenak eta lor dezakezu haietan Amazonek ez duen eragina izatea. Baina Penguin Random House edo Simon & Schuster baldin bazara eta zuk batez ere saltzen dituzunak eleberriak eta biografiak baldin badira, erronka handi samarra da zuretzat dagoeneko ezagutzen dituzun lekuen ordezkoak izan daitezkeen lekuetara iristea.
Ingelesez argitaratzen duen editorial batentzat atzerrian gehiago saltzea da aukera bat, marketin eta banaketa digitalak ahalbidetuko lioketen neurrian.
Zure egitekoa da Amazonekin duzun negozioaren ehunekoa txikiagotzea salmentak orotara txikiagotu gabe, ahal baduzu.
Comments
Post a Comment