Liburu-dendariaren lan nagusia bezeroak dendan edukitzea da

Pedro Herz, Brasilgo Livraria Cultura liburu-denden katearen zuzendari nagusiak, Frankfurteko liburu-azokan Publishing Perspectives-i eskaini zion elkarrizketa batean esandakoak dakartzat hona.
Liburu-salmentak funtziona dezan gakoa bezeroak dendan edukitzea da, esan zuen Herzek.
Pedro Herz
Pedro Herz
Herzek liburuez aparte CDak, DVDak, periodikoak eta tresna elektronikoak ere saltzen ditu, eta gainera bere denda gehienek kafetegiak dituzte. Bere amak 1947an sortu zuen liburuak mailegatzeko negozio txikia 19 liburu-dendaz osaturiko katea bihurtu da. Horietan handienak, Sao Paulon dutenak, 4.300 m2-ko azalera du. Herzek kontatu zuen nola hasieran negozioa hasi zen horizontalki hazten eta horrek ez zuen funtzionatu. Berak berriro ekin zion, bertikalki haziz — “Azpiegitura eta erabakimen osasuntsuak baldin badituzu haz zaitezke”—eta saltoki handi batean liburu-denda bat ireki zuen, Brasilen lehenbizikoa izan zena, eta joera berri bati hasiera eman ziona.
Gaur egun liburuek bere negozioaren %65-75 egiten dute baina bere bezeroek aukera dute aretoetan eztabaidak entzuteko, antzerkira joateko, sukaldaritzako erakusketak ikusteko eta kafe bat edo ogitarteko bat hartzeko.
Herzen enpresak Internet bidez ere saltzen ditu liburuak. Kanal horretatik egiten dituen salmentek salmenta guztien %22 osatzen dituzte.

Comments

Popular posts from this blog

QR kodeak erabiltzeko gida

Ikasmaterialgintzan nagusituko den zenbait joera

Zenbateraino da onuragarria papera birziklatzea?